'Hibaik-eroak munduan barrena' kanpaina martxan jarri du arraun elkarteak

Hibaikaren kamiseta soinean oporretan dauden lekuan argazkia egin eta partekatu egin beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Hibaik-eroak kanpaina martxan du Hibaika Arraun Elkarteak

Hibaikaren izena munduan barrena zabaldu nahi du Hibaika Arraun Elkarteak, eta horri begira, aurten ere Hibaik-eroak munduan barrena kanpaina martxan jarri du. Erraza da herritarrei zein Hibaika Arraun elkartearen zaleei jarri dien egitekoa: Hibaikaren kamiseta soinean oporretan dauden lekuan argazkia egin eta partekatzea. Hondartza, mendia, urruneko herrialdeak… edozein leku da egoki. Horren trukean, parte hartzen duten lagun guztiek elastiko berriaren zozketan parte hartuko dute.

Argazkia eginda lehiaketan sartzeko bi aukera: Hibaika Arraun Elkartearen posta elektronikora argazkia bidaltzea [Horretarako egin klik hemen] edota instagramen argazkia partekatzeko unean Hibaika aipatzea.

Argazkiak helarazteko azken eguna, abuztuaren 31 izango da. Parte hartzera deitu ditu herritar guztiak arraun elkarteak, “Hibaikaren izena munduan barrena zabaltzeaz gainera, klubeko  arraunlariak babestu eta animatzeko modua ere bada”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.