Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zinegotzien karguen berri eman du alkateak

Natitxu Etxarrik salbu, EH Bilduko zinegotzi denek nahiz Julen Rodriguezek izango dute batzorderik ardurapean. EAJ eta PSE-EE abstenitu dira.

Atzoko udalbatzarreko argazkia. Eserleku berriak hartu dituzte alderdiek gobernu aldaketagatik.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/07/13

Atzo goizean ezohiko udalbatzarra egin zuen Pasaiako korporazioak, besteak beste, arduraldi osoko karguen izendapenen berri eman eta zinegotzien ardura nahiz ordezkaritzen izendapena iragartzeko.

Gobernu aldaketa izan zenetik egindako lehen plenoa izan zen atzokoa, eta beraz, lehen aldiz hartu zituzten datozen lau urteotan beteko dituzten eserleku berriak hamazazpi zinegotziek. Mahaiburu, jakina, Teo Alberro alkate berria izan zen, eta hark gidatu zuen, euskaraz nahiz gazteleraz, atzoko udalbatzarra.

Mahai borobilaren erdian, beraz, EH Bildu. Koalizio abertzalearen ezkerretara, haiekin gobernua osatu duen Julen Rodriguez (Podemos-Aliantza Berdea), ezkerretara PSE-EE eta gobernuaren eskuinetara EAJko zinegotziak, ia lehengo leku berberean.

Izendapenak
Arduraldi osoko karguen izendapena egin zuen lehenengo alkateak. Pasaian, udalbatza osatzen duten alderdi guztiei aitortzen zaie eskubidea arduraldi osoko bozeramaile bat izateko, zinegotzi kopurua edozein izanda ere. Hori horrela, Julen Rodriguez izango da Podemos-Aliantza Berdea alderdiaren eledun; Andrea Palomares PSE-EEn, eta Loreto Osa EAJn.

Gobernukideei dagokienez, Teo Alberro, Iraitz Pazos, Aintzane Taberna eta Laura Re zinegotziek beteko dute datorren legegintzaldian arduraldi osoko kargua.

Alkatetzaren eskumenak eskuordetu zituen jarraian Alberrok. Tokiko udal gobernuaren izendapena hala ebatzi zuen: Aintzane Taberna, Iraitz Pazos, Laura Re, Julen Rodriguez, eta Miguel Mari Torrea. Horiek osatuko dute, beraz, gobernu batzarra. Lehen alkateordea Taberna izango da, eta bigarrena Rodriguez.

Horra hor batzordeen ordezkariak:

  • Pertsonal eta Antolakuntza, Mikel Garcia.
  • Ondare, Kontratazio eta Zerbitzu Juridikoak, Aitor Brion.
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena, Iraitz Pazos.
  • Hiri Berriztapena, Iraitz Pazos.
  • Gizarte Ekintza, Aintzane Taberna.
  • Euskara eta Normalizazioa, Laura Re.
  • Jarduera Fisikoa eta Kirola, Julen Rodriguez.
  • Haurtzaroa, Nerabezaroa eta Gazteria, Julen Rodriguez.
  • Hiri Mugikortasuna, Mikel Garcia.
  • Zerbitzuak, Iraitz Pazos.
  • Kultura eta Hezkuntza, Miguel Mari Torrea.

Bestelako organoetako ordezkaritzak:

  • Pasaiako Portu Agintaritza, Teo Alberro.
  • Pasaia Musikal, Miguel Mari Torrea.
  • Euskaltegirako talde politikoen ordezkariak: EH Bildutik titularra Laura Re eta ordezkoa Aintzane taberna. Bigarren titularra Natitxu Etxarri eta ordezkoa Miguel Mari Torrea. EAJtik titularra Enara Mecerreyes eta ordezkoa Loreto Osa.  PSE-EEtik titularra Miguel Angel Crespo eta ordezkoa Andrea Palomares. Podemos-Aliantza Berdetik Julen Rodriguez.
  • San Markoko Mankomunitatea: Titularra Iraitz Pazos eta ordezkoa Mikel Garcia. Bigarren titularra Miguel Mari Torrea eta ordezkoa Aitor Brion.
  • Añarbeko Urak: Titularra Iraitz Pazos eta ordezkoa Miguel Mari Torrea. Bigarren titularra Julen Rodriguez eta ordezkoa Mikel Garcia.
  • Oarsoaldea: Titularra Teo Alberro eta ordezkoa Iraitz Pazos.
  • Behemendi: Titularra Iraitz Pazos eta ordezkoa Miguel Mari Torrea.
  • Euskal Fondoa: Titularra Laura Re eta ordezkoa Aintzane Taberna.
  • Haurreskolak Partzuergoa: Titularra Miguel Mari Torrea eta ordezkoa Laura Re.
  • Karmengo Ama ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorena: Titularra Miguel Mari Torrea, eta ordezkoa Teo Alberro.
  • Blas de Lezo LHII: Miguel Mari Torrea eta ordezkoa Teo Alberro.

Abstentziora jo zuten alderdi jeltzaleak eta sozialistak kideen izendapena bozkatzeko unean. Loreto Osa bozeramaileak azaldu zuen orain dela lau urte, azken legegintzaldiaren hasieran (PSE-EE eta EAJren gobernua), EH Bilduk eskatu zuela izendapenak udalbatzako kide guztien artean adostu behar zirela. “Ikusten dugu iritziz aldatu duzuela”.

Pazosek erantzun zion Osari: “Egia da eskatu genuela denon artean adosteko, eta aurten ez dugu horretarako proposamenik jaso. Are gehiago, gobernu hau osatzeko akordioa negoziatzera joan ginenean, talde guztiei luzatu genien elkarrekin jarduteko proposamena. Elkarrekin jarduteko, eta beharbada baita adostasun batzuk sinatzeko proposamena ere. Horren aurrean, EAJk kontrakotasuna adierazi zuen adostasun horiek sinatzeko, beraz orain ez dugu ulertzen erantzuna”.

Jeltzaleak adierazi zuen sinatzearen ekintza zela beharrezko ikusten ez zutena, “gure hitzak balio zuelako”. Bilera hartan elkarlanaren aldeko jarrera adierazi zuen EAJk, eta, eledunaren arabera, koalizio abertzaleak adierazi zien proposamena luzatuko zietela. Gobernukideen partetik halakorik jaso ez izana gaitzetsi zuen atzo Osak.

“Hau sinatu egiten da”, bukatu zuen bilkideak, “eta ez dugu proposamen zehatzik jaso zuen partetik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.