Haurrak izan dira Karmengo Amaren Jaiei harrera egiten lehenak, holy festarekin. Adinekoen duintasuna aldarrikatu dute gero txupinerek.
Merkatuari bultzada berri bat emateko gainera, sarbide berria egingo du udalak Jose Erbiti kaletik.
Ez ohiko saioa egin dute, plenoen maiztasuna, batzordeak, dedikazioak eta beste zehazteko. Hamabitik hiru batzordera pasatuko dira.
Natitxu Etxarrik salbu, EH Bilduko zinegotzi denek nahiz Julen Rodriguezek izango dute batzorderik ardurapean. EAJ eta PSE-EE abstenitu dira.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2022ko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen arteko zozketaren irabazleen berri eman du.
Auzozainak izeneko figura sortuko dute; hautazkoa ez den bakardadea egoeran dauden pertsonak komunitatera berriro konektatzen lagunduko dute.
Gai nagusiak udalean izan den ziklo aldaketaren berri emateko dira. Etxe guztietan banatzen ari dira, baina udalaren webgunean ere eskura daiteke.
Abuztuaren 4an 'zimitoyoko' txosnan izango da bazkaria. Kastro tabernan dagoeneko salgai daude otordu horretarako txartelak.
19:00etan hasiko dira Piztu Lezoren lehiaren azken partidak, Tiñeluren eta Lezotarra tabernaren artean dagoen kantxan.
Kalea eraldatzeko lanak egiten ari da Oiartzungo Udala. Done Eztebe plaza eta Landetxe hobeto konektatu nahi dituzte. Lorategia ere txukunduko dute.
Udaltzaingoak uretatik ateratzeko eskatu die bainulariei. Motora zerbitzua etenda izango da 13:00etatik 15:00etara bitartean.
Indonesiako Krida Budaya taldea ariko da Zumardian, ereintza Dantza Taldearekin batera.