Baserritarren azokako postuak zozkatuko ditu udalak

Merkatuari bultzada berri bat emateko gainera, sarbide berria egingo du udalak Jose Erbiti kaletik.

Baserritarren azoka berriaren proiektua. Argazkia: herri bizia

Baserritarren Azoka ekoizleen merkatu berriko postuak lehiaketara aterako ditu Errenteriako Udalak. Eskabideak, abuztuaren 18ra arte  aurkez daitezke. Baserritarren Azoka espazio berria da, Jose Erbiti kalean kokatuta dago, Niessen eraikinari atxikituta. Espazio horrek baserriko produktuen zuzeneko salmenta ahalbidetuko die ekoizleei.

Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da  nekazaritzako elikagaien ekoizle edo elaboratzailea izatea, eta baloratuko dira, besteak beste,  eskatzailea nagusiki ekoizlea izatea, beste merkatu batzuetan zuzenean saltzen esperientzia izatea, ustiategia hurbil izatea, eta kalitate ziurtagiriak edukitzea.

Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa hemen klik eginda eskura daitezke.

Zalantzak argitu edo dokumentazioa betetzen laguntzeko, posta elektronikora mezua bidali daiteke edo 943 44 96 03 telefono zenbakira deitu.

Merkatuari bultzada berri bat emateko gainera, sarbide berria egingo du udalak Jose Erbiti kaletik. Laster hasiko dira horretarako lanak. Merkaturako sarbide zuzena errazteak, merkataritza gunetik igaro beharrik gabe merkatuaren eta barruan dauden denden erreferentzialtasuna hobetuko duela uste du udalak, “aldi berean, lehiaketara ateratako postuen posizionamendua hobetuko du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.