Errenteria Dantzan igandean Ereintzaren eskutik

Indonesiako Krida Budaya taldea ariko da Zumardian, ereintza Dantza Taldearekin batera.

Errenteria Dantzan egingo dute igandean Zumardian, 18:30ean hasita. Oraingoan, Indonesiako dantzak aukeratu ditu emanaldirako Ereintza Dantza Taldeak.

Krida Budaya taldea izango da aurtengo ekitaldiko gonbidatua. Ordu eta erdiko saioa izango da, eta Indonesiako dantzak zein euskal dantzak ikusteko aukera izango da; emanaldiaren amaieran, bi kulturen arteko fusioaren emaitzarekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.