Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerki testu laburren lehiaketa, Lezon

Lehenengoz ekingo diote proiektuari udalak eta Hika Teatro konpainiak. Gazteei zuzendutakoa da batez ere. Saridun nagusiak 1.000 euro jasoko ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/07/14

Lehenengoz, antzerkirako testu laburren lehiaketa egingo dute Lezon. Hika Teatroa konpainiak gidatuko du egitasmoa, Lezoko Udalarekin batera. Batik bat euskal dramaturgo edo idazle gazteei zuzendutako proiektua da, eta aurkeztuko diren pieza guztietatik sei aukeratuko ditu epaimahaiak: horietatik gutxienez bi 35 urte baino gutxiago dituztenenak izango dira. Gainera, hizkuntza irizpidea ere badu lehiaketak: hautatuak izango diren seietatik, lau euskarazkoak izango dira. Generoari dagokionez parekidetasuna ziurtatuko da. Gaurtik irailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak, PDF formatuan: posta elektroniko batera bidali behar dira.

Lehiaketa testuinguruan jartzeko, udalak oroitarazi du Hika Teatroa Txalostean izeneko proiektua ari dela lantzen Lezon. Horren barruan antzerkiaren gaineko bitartekaritza, sentsibilizazioa eta publiko berriak hurbiltzeko lanean ari dira. “Gazteak jai giroan eta modu parte hartzailean arte eszenikoetara erakartzea” du helburu Txalosteanek.

Sei lanak aukeratuta, beste fase bati ekingo diote. Urriaren 7an kale jaialdia egingo da Lezon, eta sei pieza horien irakurketa dramatizatua egingo dute sei aktorek (hiru profesional; eta beste hiru Lezokoak, herriko antzerki taldeetan edo interpretazio eskoletan daudenak). Sei interprete horiek hiru antzerki zuzendariren laguntza izango dute irakurketa prestatzeko. Hortik irabazle bat aterako da: publikoak erabakiko du zein den onena, zuzeneko bozka bidez. Saridunak 1.000 euro jasoko ditu.

Lehiaketaren oinarri zehatzak jakiteko, irakurri beheko atalean dauden azalpenak.

 

 

Lehiaketaren oinarriak

Eremu geografikoa
Deialdira euskararen eremu geografikoko dramaturgo, idazle edo idaztea gustukoa duen edozein hiritar aurkez daiteke. Hau da, Gipuzkoa, Araba, Bizkai, Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi edo Nafarroa Beherekoek parte har dezakete.

Lanak aurkezteko epea
Gaurtik (2023ko uztailaren 14a) 2023ko irailaren 14ko eguerdiko 14:00etara arte. Hortik aurrera ez da testu gehiagorik jasoko. Testuak PDF formatuan posta elektroniko honetara bidali beharko dira. Testuarekin batera 8-10 lerroko sinopsia bidali beharko da, etab aita pertsonaiei buruzko hiru lerroko azalpena. Horrez gain, idazlearen NA agiriaren kopia eskatzen da.

Luzera
Gehienez 15 minutuko antzerki testu laburrak izango dira, eta gutxienez 10 minutukoak.

Estiloa
Antzezlanak komedia/ absurdoa/ tragikomedia estiloen barne kokatuko dira.

Pertsonaiak
Bi gehienez.

Gaia
Gaia librea da. Pieza guztietan, ordea, pertsonaia protagonista gazte bat izango da. Horrez gain, Lezoko herriak ere, modu librean, traman agertu beharko du.

Ebazpena
Sei dramaturgo finalisten izenak irailaren 27an argitaratuko dira. Egun berean iragarriko dira ere urriaren 7ko lehiaketan parte hartuko duten hiru zuzendari profesionalen izenak eta sei aktoreenak (hiru profesional eta hiru amateur).

Lehiaketa
Mikroteatro testu horien irakurketa dramatizatua urriaren 7an egingo da Lezon, kalean egingo den festa handian. Testu irabazlea bertan hautatuko da.

Saria
Sari bakarra izango da, 1.000 eurokoa. Azken erabakia publikoak hartuko du, jakin gabe testu bakoitza zein dramaturgori dagokion eta zein zuzendarik zuzendu duen. Testu irabazlea zein den jakin ostean, orduan bakarrik emango da informazio guztia.

Testuak ikusgai
Jaialdiaren ostean, egileak oztoporik izan ezean, irakurketan parte hartutako sei testuak ikusgai izango dira Lezoko Udalaren webgunean; astero bat, nahi duen orok irakurri ahal izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.