Orain ere, musikaren, eta zehazki, abesbatzen tontorrean izango da Landarbaso abesbatza, eta hortaz, baita Errenteria-Orereta, Gipuzkoa eta Euskal Herria.
Ingurumen sailaren arabera, likido koloratzaile ez kaltegarria da egunotan errekan agertu dena. Hoditeria lanetarako erabiltzen ari dira.
Eguerdian izan da erasoa. Pertsona batek disolbatzailea isuri du banketxearen lurrean eta ihesari eman dio ondoren.
Trintxerpeko kakorratz taldeko emakumeak izan dira aurtengo txupinerak. Komunitatean parte hartzeko beharraz eta «entzunak sentitzeaz» mintzatu dira, besteak beste, inaugurazio diskurtsoan.
Eskuz pilotako Euskal Herriko herriartekoaren finalerdiak jokatuko ditu bihar Oiartzunek Arabako Guardiaren kontra.
100 metrotako Gipuzkoako errekorra hautsi du lezoarrak, hain justu, bere entrenatzaile Valentin Rokandiok zuen hori. Irakaslea gainditu du ikasleak, 10.38 segundoko marka historikoa ezarrita.
Ulia tabernan izango da hirukotearen estreinako kontzertua. 'Gezurraren egia' albumeko kantak zuzenean interpretatuko dituzte.
Datorren asteko asteazkenean odola emateko saioa egingo dute Pasai Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15a bitarte.
Lehenengoz ekingo diote proiektuari udalak eta Hika Teatro konpainiak. Gazteei zuzendutakoa da batez ere. Saridun nagusiak 1.000 euro jasoko ditu.
Maria Lezo eta Zabaleta Anaiak kaleak batuko ditu irisgarritasun azpiegitura berriak. 659.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Hilaren 24n hasi eta 31n bukatuko dira Iturriotz auzoko festak. Guztira 40 ekitalditik gora daude jasota etxez etxe banatu den egitarauan.
Herenegun eta atzo artean zazpi partida jokatu dira Kontzejupean, gehienak herri txapelketari dagozkionak.