Iturriozko Santiyuk, Oiartzungo jairik luzeenak
Hilaren 24n hasi eta 31n bukatuko dira Iturriotz auzoko festak. Guztira 40 ekitalditik gora daude jasota etxez etxe banatu den egitarauan.
Ez xanistebanak ez eta beste auzoetako jaiak ere. Oiartzungo festarik luzeenak Iturriozko Santiyuk dira. Hilaren 24tik 31ra egingo dituzte (tartean arnasa hartzeko bi egun daude, hilaren 26 eta 27a). Beraz, sei eguneko festa aroa egokitu du auzoko jai batzordeak denen gozamenerako, auzokoak, herriko beste auzoetakoak, edo kanpokoak izan. Egitaraua etxez etxe banatu dute.
Ohiko lertxunaren altxaerarekin hasiko dira Santiyuk, hilaren 24ko 18:00etan. Ohorezko iturrioztarrak izendatu, eta suziriak gora egingo du eztanda egin arte. Auzoko dantzariek ohorezko agurra egingo diete ohorezko auzotarrei eta denei, eta norberak etxetik eramandako jakiekin afaria egingo dute, afaya. Galiziako gaiteroek girotuko dute beko sorua ondoren, eta ez da faltako truk txapelketa.
Hortik aurrera, 40 inguru dira Iturriotzek jasoko dituen ekitaldiak. Denetik da. Jarraian, egitarau oso-osoa, iturrioztarrek idatzitako eran (egitarauaren PDF artxibategia jaisteko klik egin hemen).
UZTALLAK 24, ASTELEHENA
- 18:00: Lertxunan altxaera. Horrekin batea aurtengo OHOREZKO ITURRIOZTARRA(K) izendatuko ditugu ta txupinazukin aurtengo Santiyuk hasiko dia, agur bat jasoz auzoko dantzariyen partetik. Segidan, Oiartzungo buruhaundi ta erraldoyak auzuan barrena ibilliko dia musikayen laguntzaz.
- Festai hasiyera ona mateko auzo afaya. Jana norbeak etxetik karri berko du. Batzordik tokiya ta girua jarko ttu.
- 21:30: Galiziko gaiterun eskutik giro bikaña beko soruan.
- 22:00: Truk txapelketa Iturri Berri elkartin.
UZTALLAK 25, ASTEARTIA
- 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
- 10:00: Santiyutako meza nagusiya, auzoko hildakun omenez Bekosoroko gurutzin.
- 11:00: Artisau azoka bikañaz gozatzeko aukera soruan.
- 11:00: Iturriozko XXXI. Kronoeskalada auzuan barrena (3-15 urte). Aurtengun berrikuntza, II. Kronoskada Seniorra 18 urtetik gorako animatzen din guziyantzat.
- 17:00: Miri eta Loli pailazoen emanaldiya.
- 18:00: Idi-dema.
- Bertan afaltzeko aukera eongo da.
- 22.00: Musika emanaldiya Oiartzungo Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon ta Irati Odriozola Zugarramurdin eskutik.
UZTALLAK 28, OSTIALA
- 14:00: Auzoko jubilatui bazkaya eskaiñiko zaie, hoitako batentzat orogarri ta guzi Iturri-Berri Elkartin.
- 17:30: Ur festa (ez ahaztu bañu jantziya, txankletak ta toalla kartzia).
- 18:30: Txokolatada.
- 19:00: Pintxo-potia Txoznan, Gure-Txoko tabernan ta Iturri-Berri Elkartin.
- 20:00: Enkartelada auzuan barrena.
- Geo, bokalluk afaltzeko aukera.
- 22:30: HERRIKO TALDIEN KONTZERTUAK:
- ZILIBITO RECORDS
- NORTHECKO
- BELAMOBB
- TXILTXOKO, KULUXKA ETA RIG3L
UZTALLAK 29, LANBATA
- 10:00: Bizikleta martxa Iturriozko ballaran barrena.
- 11:00: Haur ginkana, auzuan barrena.
- 17:30: POZA Santiyutako XII. Sagardo dastaketa. Zeñena ote auzoko sagardoik onena aurten? Zuria dela uste bazu, karri 24 botilla ta auzotarrak epaituko dugu.
- 19:30: ElektroTxufla auzuan barrena.
- 20:00: Sagardo dastaketako sari banaketa.
- Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:30: KONTZERTU GAUA:
- ZURROUNK
- MCONAK
UZTALLAK 30, IGANDIA
- 11:00: Erraldoi txikien tallerra eta kale buelta Abaraxka ta herri musika txokuan eskutik.
- 12:00: Pintxo leyaketa. Pintxoak etxetik prestatuta ekarri beharko dira. Zenek prepatuko ote du pintxoik goxuna?
- 17:00: Pelota txapelketa. Ondoren, Paxakako finala.
- 18:30: Beko sorun Kantaldi herrikoia.
- 22:00: Monologo gaua. Idoia Torregarai, Xabin Fernandez, Ana Goitia, Luix Mitxelena eta Mirari Martiarenaren eskutik far batzuk botzeko aukera erra.
UZTALLAK 31, ASTELEHENA
- 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
- 11:30: Tortilla txapelketa Bekosorun. Beti bezela, Jai Batzordik arrautzak, patatak, gatza, oliyua ta sua jarko ttu. Norbeak karri ber ttu zartaya ta osagayai gehitu nahi yon eozer.
- 12:30: Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura ta Iker Sojon arteko desafiyua.
- 13:30: Tortilla txapelketako sari banaketa, ondoren tortillen dastaketa irikiya.
- 14:00: Erromeya Bekosorun. Txartelak aldez aurretik eosi ber dia Uztallak 24ya biño lehen. Non? Gure Txoko tabernan, Martin harategiyan ta Kastro tabernan.
- Bazkalostin bingua.
- 16:00: Gaztelu puzgarriyak.
- 20:00: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan hasiyera.
- Geo bokallo goxuak afaltzeko aukera.
- 22:30: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyakin seittuko dugu.
- 23:00: Zezen suzkua. Segidan, kalejira auzuan barrena, festai bukayera egokiya mateko. Ta ongi bukatzeko, Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan jarraipena ta festan bukayera, hurrengo urteko Santiyutako falta den denbua kontatzen hasiz.