[Argazkiak] Euriari danbor hotsekin erantzun diote Trintxerpeko haurrek
Karmengo Jaiek ez dute etenik, euriak ez du gaurko eguna zapuztu. Barrutiko hamarka haurrek parte hartu dute aurtengo danborradan.
Euriak ez du gaurko festa egitaraua zapuztu. Karmengo Jaien barruko danborrada txikia egin dute gaur hamarka haurrek, gurasoz inguratuta. Gudari plazatik abiatu dira, gurasoek espaloiak bete dituzten bitartean. Euskadi etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea eta Serafin Esnaola zeharkatu dituzte, Gudari plazan bukatzeko.
HITZA danborradan izan da, eta ondorengo irudiak jaso ditu (behean jaien egitaraua):
- HILAK 15, LARUNBATA
- 09:00. Haurren, gazteen eta helduen toka eta bote txapelketa. Tokia: Gernika plaza.
- 09:00. Karmengo Jaietako I. Frontenis txapelketa. Tokia: Aranederreko frontoia.
- 11:30. Karate erakustaldia. Tokia: Aranederreko pistetan.
- 12:00. Haur danborrada. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi Etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 12:00. Herri kirolak. Tokia: Gernika plaza.
- 14:30. Herri bazkaria. Ondoren…. bingo musikatua eta dantzaldia Modestorekin. Tokia: Gudari plaza.
- 17:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako hirugarren eta laugarren postuak. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako finalak. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Azkueneko danborrada. Ibilbidea: Ulia etorbidea, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Azkuene, Ulia etorbidea.
- 18:00. Sardina-jana eta sagardo-dastatzea. Tokia: Azokaren ondoan.
- 18:30/20:00. Haur dantza txapelketa. Tokia: Serafin Esnaola.
- 19:00. Trintxerpeko Karmengo Kofradiari eskainitako meza (Karmengo amaren hirurrena). Trintxerpeko parrokiako abesbatza (zuzendaria: Limbania Soto). Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- 19:30. Elektro Buiaka. Tokia: Correos, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 22:30. La Jodedera. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 23:00. DJ Ismeder. Tokia: Gudari plaza.
- Ondoren, DJ Beni.
- HILAK 16, IGANDEA
- 09:00. Karmengo Jaietako I. Frontenis txapelketa. Tokia: Aranederreko frontoia.
- 09:30. Herri lasterketa (5 km). Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea (Correos), San Pedro (puntak), Gernika plaza.
- 12:00. Meza nagusia, Karmengo Amari eskainia, parrokiako abesbatzak (zuzendaria: Limbania Soto) lagunduta. Josu Elberdin organo-jole eta konpositoreak konposatutako obra. Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- Ondoren, brindisa.
- 12:00. Txoro txaranga haurrentzat. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 12:30. Sokatira tabernen artean. Tokia: Azkuene.
- 13:00. Musika bandaren kalejira. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Alkateordetza
- 14:00. Bazkari herrikoia. Tokia: Azkuene.
- 16:00. Itsas danborrada. Ibilbidea: eliza, kaia, pantalanean ontziratu, itsas ibilbidea Torreraino, pantalanera itzuli, Euskadi etorbidea, Azkuene, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, eliza.
- 18:30. Itsas Erraldoiak antzerkia (Mater Museoa). Tokia: Serafin Esnaola plaza
- 19:00. “Biziberritu-Florecer” narracion (Adinkide). Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 19:00. Emakumeen danborrada. Ibilbidea: Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serfin Esnaola.
- 23:30. Beni DJ. Tokia: Gudari plaza.
- HILAK 17, ASTELEHENA
- 11:30/13:30. Puzgarriak haurrentzat. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 18:00. Erraldoiak eta buruhandiak Illumbeko txistulariekin. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza.
- Ondoren, Haurrentzako antzerkia. Tokia: Gudari plaza.
- 22:00. Bandera jaitsiera txupineroen eskutik. Tokia: Alkateordetza.
- 22:00. Zezensuzkoa. Tokia: Gernika plaza.