Elkartasunaren Motorra ekitaldiak 4.500 euro bildu ditu Juneren Hegoak elkartearentzat
Atzo jaso zuen elkarteak txekea. Aurten jasotako kopuruarekin "pozik" daudela adierazi dute elkartekoek.
Joan den ekainaren 10ean Errenteria-Oreretan egindako Elkartasunaren Motorra ekitaldi solidarioak ibilgailu klasikoz bete zituen herriko kaleak, eta askotariko ekitaldi eta ekintzak ere egin zituzten. Jarduera guzti horietan 4.500 euro baino gehiago bildu zituzten, eta zuzenean Juneren Hegoak elkarteak eta Mowat Wilson Espainiako Sindromearen Elkarteak jaso dituzte.
Atzo jaso zuen Juneren Hegoak elkarteak txekea. Aurten lortutakoarekin “pozik” daudela adierazi dute elkartekoek.