Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Barrakena, gune inklusiboa izango da lehenengoz

Lehenengo aldiz ordutegi bat ezarri dute zaratarik gabeko tarteak bermatzeko, autismoa zein entzumen hipersentikortasuna dutenek ere barraketan gozatzeko aukera izan dezaten.

Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2023/07/17

Buruhaustea bihurtzen dira, ez nolanahikoa, barrakak jaietan, askoren poltsikoarentzat. Eramangarriagoa egin asmoz Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari autonomoen Elkargoak hitzarmena sinatu dute aurten ere fanderiako feria eremuko baldintzak adostuta. Tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzea adostu dute.

Hori horrela, haurren bidaiek 2,20 euro balioko dute, eta helduen atrakzioenak, berriz, 2,80 euro. Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte. Hilaren 23an, igandearekin 11:00etatik 14:00etara eta hilaren 26an egun osoan, bidaiak 1,30 euro balioko du.

Hitzarmena ez da mugatzen prezioak adostera, bestelako neurriak ere lantzen dituzte, ingurumenari dagozkionak, genero ikuspegiaren gainekoak, edota soinu kontrolaren ingurukoak. Azken horrekin lotuta, aurten lehenengoz, barraken eremua inklusiboa izango da. Izan ere, ordutegi bat ezarri dute  hilaren 23an eta 26an,  17:00etatik 19:00etara zaratarik gabeko tarteak izan daitezen ferien eremu horretan. Autismoa zein entzumen hipersentikortasuna dutenek ere barraketan gozatu dezaten bermatuko du udalak. Egun eta ordu horietan, barrakek musikarik eta bestelako soinu altu eta sarkorrik gabe funtzionatuko dute.

Ferialarien eta salmenta ibiltaria egiten dutenen lau urtetik gorako seme-alabentzako, bestalde, ludoteka zerbitzua izango da indarrean; Markola ludotekan izango da 22tik 25era 17:00etatik 20:00etara.

Dutxa zerbitzua ere izango dute eskura, 08:00etatik 11:00etara Galtzarabordako kiroldegian hilaren 20tik 25era, hilaren 22an salbu. Egun horretan kiroldegia itxita izango denez, Niessen kulturgunean izango dute aukera.

Euskararen presentzia indartzeko gainera, hiztegitxoak banatuko dizkie udalak ferialari eta salmenta ibiltaria egiten duten pertsonei. Harremanetarako oinarrizko euskarazko hitzak ezagutaraztea da helburua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.