Helduen danborrada astearte eta ostegunetan ari dira entseatzen
Astean bi aldiz elkartzen ari dira Haurtzarok eta Auzokalte elkarteak antolatzen duten danborrada prestatzeko.
Helduen danborrada prestatzeko entseguak hasi dira. Astearte eta ostegunetan elkartzen dira, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan.
Prestatzeko saioek ordubeteko iraupena izaten dute, 20:00etatik 21:00etara.
Haurtzaro Ikastolak eta Ergoiengo Auzokalte elkarteak antolatzen dute danborrada. Abuztuaren 4an izango da danborrada, 23:00etan. Kalez kale ibiliko dira ostiral arratsalde horretan.