Kilometroak eta Urmugaren eskutik egun osoko jaialdia bihar
Natura eta musika uztartzen dituen jaialdia da Urmuga, eta 2023an zehar egingo dituen zazpi kontzertu handietako bat izango da bihar Errenteria-Oreretan ikusi eta gozatzeko aukera izango dena.
Urmuga Festibalak eta Kilometroak ikastolen festak egun osoko jaialdia egingo dute bihar Orereta Ikastolaren komunitatea omentzeko. Egun ederra izango da biharkoa, zalantzarik gabe, mendia eta musika uztartuko dituen egitarau osoa ondu baitute elkarlanean, euskararen herria ardatz hartuta.
Natura eta musika uztartzen dituen jaialdia da Urmuga, eta 2023an zehar egingo dituen zazpi kontzertu handietako bat izango da bihar Errenteria-Oreretan ikusi eta gozatzeko aukera izango dena. Goizetik mendi martxa musikatuak antolatu dituzte; Hendaia eta Irun lotzen dituen Santiago zubitik abiatuko da bat, eta Lesakako Endarlatsa auzotik bigarrena. Helmuga bera izango dute bi ibilaldiek, Oiartzungo Gurutze auzoa.
Arratsaldez, berriz, patatxa ontzia abiatuko da San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoriatik Hibaikako Arraun Elkarteko kideek eramanda. 17:00etan aurreikusi dute heltzea Lekuona Fabrika aurrera eta errio gaineko kontzertua eskainiko dute bertan Harien Zurdak taldeak eta Arkaitz Miner musikariaren taldeak.
Hitzordu handia 19:00etan hasiko da hitzordu handia Añabitarten. Alaitz eta Maider, alex Sardui, Olaia Inziarte, Arkaitz Miner, Aire Ahizpak, Jokin Pinatxo, Xutik taldea eta Et Incarnatus Orkestra.
HITZAk informazioa guztia bildu zuen aurkezpen ekitaldia egin zenean. Irakurtzeko egin klik hemen.