Etxera Eguna antolatu du Sarek, astelehenean
Euskal errepresaliatuek haiei begirako eguna izango dute jaien barruan, Orereta-Errenteriako Sarek antolatutako Etxera Egunean.
Euskal errepresaliatuek haiei begirako eguna izango dute jaien barruan, Orereta-Errenteriako Sarek antolatutako Etxera Egunean. Astelehenean, hilaren 24an izango da hori, Herri bazkaria egingo dute oilasko karpan 14:30ean. Txartelak ohiko lekuetan dira salgai.
Gauen berriz, 22:00etan, danborrada abiatuko da Juan de Olazabal kaletik. 350 lagunek parte hartuko dute.
Aurretik, baina, egin dute beste hitzordu bat. Ostiraean bertan izango da, txupinazoaren ostean, 19:30ean Etxeratzearen aldeko brindisa izango da oilasko karpan.