Errioan kontzertua eman dute lapatxa ontziaren barruan Lekuona Fabrikaren parean Harien Zurdak taldeak eta Arkaitz Miner musikariaren taldeak.
24 orduz aktibo izango den telefonoa, autobusen gaueko zerbitzua, indarkeria sexistarik gabeko gunea, igogailuen etengabeko zerbitzua eta Udaltzaingoaren salaketa bulego ibiltaria izango dira indarrean, besteak beste.
Hilario Arbelaitzek suziria bota ondoren, hamarnaka ekitaldi izango dira herriko festa nagusietan, baina baita lehenago ere.
Errenteriako udalbatzarrak, etxebizitza arloan udalerria tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egitea onartu zuen atzo. Stop kaleratzeak iniziatibak aurkeztu zuen mozioa atzoko plenoan, eta proposamen horrek EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Errenteria alderdien babesa jaso zuen; EAJ eta PP, berriz, abstenitu egin ziren.
Oiartzungo Arte Egunetako poesia ekitaldian parte hartzeko epea abuztuaren 1ean itxiko dute. Poesia Eguna irailaren 9an egingo dute.
Akelarre Feminista berrartuko du Zirika Neska Gazte taldeak aurten.
Udal eta foru hauteskundeetan egin antzera, herriko kiroldegiak jasoko ditu igandean zazpi mahaiak. Aparkaleku bereziak ezarriko dituzte.
Euskal errepresaliatuek haiei begirako eguna izango dute jaien barruan, Orereta-Errenteriako Sarek antolatutako Etxera Egunean.
Akordioak, 150 langile baino gehiagori eragingo dio, "erosteko ahalmena bermatzeaz gain, langileen lan eta bizi baldintzak nabarmen hobetuko dituen neurriak ekarriko ditu".
Bizikleta bira Donibaneko Bixi-Bixi elkartearen parean hasiko da. San Pedron egingo dute ekitaldi politikoa.
Herritarren aitortzarako ekitaldia Niessen Kulturgunean izango da, 18:30ean. Kartel lehiaketen irabazleei ere egingo diete oles.