Elkartzera behartuta, berriro, Pasaiako mugimendu feminista
Oraingo honetan, gainera, etxean izandako kasu batengatik. Elkarretaratzeak deitu dituzte talde feministek gaurko, Trintxerpen eta Antxon.
Antxoko azken gertakarien kariaz, eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxe kanpoaldean Pasaian ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariek, udal langileek, portuko zuzendaritzak, aldundiko ordezkariek eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako hainbat kargudunek.
Arratsaldean beste bi mobilizazio deitu ditu herriko mugimendu feministak eraso matxista gaitzesteko. Antxoko agerraldia 19:00etan izango da, Biteri plazan, eta Trintxerpekoa ordu erdi beranduago, Gernika plazan. Udalak horiekin bat egitera deitu ditu bizilagunak.