
Herriko plaza lepo hasi dira madalenak, eta giro paregabea izan da nagusi ikurrina eta Nafarroako banderak jantzi duten txupinazoan.

Mila Koloretako Txupinazo Txikiak Koldo Mitxelena plaza eztandarazi du. Haiek izan dira lehenak 2023ko madalenak inauguratzen.

Jai batzordearen herri bazkarian dozenaka eta dozenaka herritar bildu dira. Txupinazoen atarikoak ederki asko girotu dituzte.

Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak sortu dituzte bi euskarriak Arditurri Bide Berdearen berri emateko helburuarekin. Guztien eskura daude orain.

10-25 adin tarteko 101 oiartzuarren ekarpenarekin egin dute festetako eta udako abestien zerrenda. Partaideek sariak izan dituzte.

Pasai Antxon asteartean izandako gertakari larriak gaitzesteko elkarretaratzea egin du udalak gaur, Arizabalo Jauregi aurrean.

Irungo II. Drag Queen lehiaketa irabazi du Bacco drag donostiarrak, Gipuzkoan dagoen bakarra. Norbere burua deskubritzeko denei gomendatzen die drag-eatzea.

40 urte beteko dira gaur banderen gerrak eztanda egin zuenetik Errenteria-Oreretan. Espainiako Poliziak udaletxea eta herria hartu zituen inposatutako ikurra «babesteko», dozenaka lagun zaurituz.

«Ilusioz eta arduraz» ekingo dio gaurko 23:00etan Alabergako danborradak bere ohiko ibilbideari. Aurten, gainera, mugarri izan den erabaki bat hartu dute: danborradaren batzordea sortu dute.

42 langile arduratuko dira madalenetan herriko kaleak garbi mantentzeaz, eta gaur hasiko dute beren jarduna txupinazoarekin. Udalak, gainera, totemak eta igluak jarri ditu herritarren eskura.

Aste honetan ere asteazkenean eta ostegunean jokatu dituzte partidak. Batez ere txapelketa herrikoian izan dira lehiak.

Oraingo honetan, gainera, etxean izandako kasu batengatik. Elkarretaratzeak deitu dituzte talde feministek gaurko, Trintxerpen eta Antxon.

Hilaren 26an egingo da Oiartzungo Udaleko hilabeteko ohiko udalbatzarra, 18:00etan, pleno aretoan. 12 gai izango dituzte hizpide.

‘Zentenarioa’-k dantzan jarriko du herria, eta bat baino gehiago hunkitu ere egingo da gaur 19:00etan. Herritarrak bezala, EMKE bandako musikariek ere emozioz biziko dute une magiko hori.

Hamargarrenez egingo dute madalenetan Indiorock jaialdia. Aurten, gainera, larunbatarekin tokatu da musikazaleen onurarako ekitaldia.

Orereta Ikastolaren gunea, beti bezala, Koldo Mitxelena plazan jarriko dute. Kilometroengatik, izaera berezia izango du aurten.

Irisgarritasuna bermatze aldera hartu du erabakia udalak; Astotokiaren pareko sarreratik sartu ahalko da.