Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Erreportajea] Emozioz beteko du plaza ‘Zentenarioa’-k

‘Zentenarioa’-k dantzan jarriko du herria, eta bat baino gehiago hunkitu ere egingo da gaur 19:00etan. Herritarrak bezala, EMKE bandako musikariek ere emozioz biziko dute une magiko hori.

Nahikari Martin musikaria eta Aitor Mitxelena zuzendaria, biak EMKEkoak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/07/21

Atzerako kontaketa betean daude herritarrak arratsaldeko zazpiak jo eta txupinak eztanda egin bezain pronto Zentenario-aren doinuak entzun, dantzatu eta abesteko. Berezia da unea herritarrentzat, baita Andra Mariaren Jasokundearen parrokiako kanpoaldeko eskaileretan jotzen ariko diren Errenteriako Musika Kultur Elkarteko (EMKE) bandako musikarientzat. Aitor Mitxelena zuzendari ariko da, eta zuzentzen zein musikari gisa 36. urtea izango du; Nahikari Martinek, berriz, zortzigarrena.

«Guretzat ohorea da plazan egotea, leku pribilegiatu batean gaude eta ikustea jendea lehen notak entzuteko zain ikaragarria da. Aurretik urduritasuna ere sumatzen dugu, baina behin jotzen hasita lasaitzen gara», azaldu du Mitxelenak. Martinek «harrotasuna» eta «poza» aipatu ditu, «jendea txunpa, txunpa abesten entzutea eta ikustea izugarria da, gazteak zein beste adinetakoak. Urduritasun denak desagertzen dira eta dena bakarrik doa». 1920. urtean Jose Mari Iraola igeldoarra zuzendari zela jo zuen bandak lehenengoz Zentenarioa jaiak hasteko. Jose Erbitirena zen doinua, eta lehen unetik jaso zuen herritarren onespena. Urteen poderioz festen ikur bilakatu zela esan du Josu Mitxelena EMKEren lehendakariak.

Bandaren zuzendariak bere ibilbide luzean zehar izandako anekdotetatik bat nabarmendu du: «Garai batean udaletxeko arkupe azpian jartzen ginen, eta arrautzez eta zikinkeriz beteta amaitzen genuen musikariek. Gaur egungo kokapenarekin ez du zerikusirik». Bertara iritsi aurretik Kapitain Enea kalean ere izan zuen kokaleku bandak, baina bertan ere txupinazoaren albo kalteak ere jasotzen zituzten, «gaur egun jaiaren barruan sentitzen gara, erabat».

Mitxelenak [Aitor] zein Martinek aitortu dute Zentenarioa jotzea beti berezia bada ere, txupinazoaren une hori «ikaragarria» dela: «Egia da momentu bakoitzak bere berezitasuna daukala. Pablo Iglesias kaleko malda jaisten dugunean jendea zain izaten dugu; une hori ere berezia da —aitortu du zuzendariak— baita Santa Klara kalera sartzea ere. Urtero jende bera aurkitzen dugu puntu gehientsuenetan, entzierroetan bezala, bakoitzak bere tramoa dauka Zentenarioa-n».

Ehun musikari inguru arituko dira gaur jaiei merezitako hasiera emateko lanean; 55 musikari izango dira EMEkoak, eta gainontzekoak musika eskolako bandakoak, eta musika bandatik pasa den jendea izango dira. Zentenarioa prestatzeak lanketa handia eskatzen ote dien galdetuta, ezetz esan du Martinek: «Batere ez [barrez]. Behin-edo entseatzen dugu, dagoeneko mekanikoki dugu hartuta. Hainbeste urtean jotzen ibilita entsegu batekin nahiko».

Egunaren zailena, berriz, musikariak antolatzea izaten omen da, «bakoitza bere lekuan jartzea, gero bi ordu baino ez ditugu ibilbide osoa egiteko». Txupinazoa ardurarik gabe bizitzeko tentaziorik sumatzen ote duten galdetuta argi dute: «Ez genuke aldatuko. Guri jotzea dagokigu une horretan, eta gustura egiten dugu. Oso polita da sentsazioa».

Urduritasuna sumatuko dute Mitxelenak eta Martinek gaur txupinak eztanda egin arte, gainontzeko musikarien antzera, baina argi dagoena da, denaren gainetik, gozatu egingo dutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.