Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Erreportajea] Kalea garbi egotea denen ardura da

42 langile arduratuko dira madalenetan herriko kaleak garbi mantentzeaz, eta gaur hasiko dute beren jarduna txupinazoarekin. Udalak, gainera, totemak eta igluak jarri ditu herritarren eskura.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/07/21

Atzera kontaketa bukatu da: hemen dira 2023ko madalenak. Herriko festek gaurko 19:00etan egingo dute eztanda ofizialki, elkarte omenduek udaletxeko balkoian suziria pizten dutenean. Une horretan, Errenteria-Orereta bost eguneko jai giroan murgilduko da, eta herritarrek kaleak hartuko dituzte. Herriko festak kalean egoteko egunak dira, eta herritarren eta bisitarien joan-etorriak nabarmenak izango dira festek irauten duten denboran; eta, nola ez, hondakin mordoa sortuko da festa giro orotan bezala. Txupinazo ondorengo momentutik, garbitzaileek beren jardunari ekingo diote, herria egunero garbi egon dadin.

Orotara, 42 langile arduratuko dira madalenetan herria garbi mantentzeaz, eta gehienbat herriko erdigunean ibiliko direla jakinarazi du Bernar Lemos Hiri Mantenuko zinegotziak. Txupinazo nagusiaren ondoren, zazpi langilek ekingo diote Herriko Plaza garbitzeari.

Txupinazoa madalenen une hunkigarrienetako bat da, jaiei hasiera ematen dielako, eta jendetza biltzen da udaletxe parean. Hondakin mordoa pilatzen da, eta honakoa aldarrikatu du Lemosek, jendeak eramaten dituen produktu batzuen inguruan: «Txupinazoa bukatuta, langileek Herriko Plaza garbitzen dute, baina kamioiak ezin du 21:00ak arte sartu. Kamioiaren lana da garbiketa errematatzea. Hori dela eta, jendeari eskatuko nioke irina eta ketchupa bezalako produktuak ez eramatea, pasta bat sortzen dutelako lurrean. Kamioia ez da bi ordu geroago arte pasatzen, eta zorua irristakor uzten du pasta horrek, arriskutsua izan daiteke jendearentzako».

Goizeko lehen orduan

Gainerakoan, garbitzaile brigada goizean goiz hasiko da jardunean, herria garbi mantentzeko helburuarekin. Horrez gain, ura erabiltzen dutenean, garbitzaileek limoi usaineko produktu bat gehitzen diotela jakinarazi du Hiri Mantenuko zinegotziak, «usainarentzako eta higiene kutsu bat» emateko.

Errenteriako Udalak ere hainbat baliabide jarriko ditu herritarren eskura. Herriko hainbat txokotan bederatzi totem jarriko dituzte, batez ere erdigunean. Totemez gain, bost iglu ere ahalbidetuko ditu udalak hondakinak botatzeko.

Madalenetan hondakin mordoa sortuko bada ere, Ostari Ostalarien Elkarteak eta udalak ingurumenaren aldeko «aletxoa» jarri dute. Ostarik 10.000 edalontzi berrerabilgarri erosi ditu festetarako «hondakin plastiko gutxiago» sortzeko xedearekin. «Ideia da edalontzia norberarentzako izatea eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko ohitura hartzea», esan dute Ostariko kideek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.