Merkatuzarreko beheko sarrera eta igogailua erabili ahalko dira igandean
Irisgarritasuna bermatze aldera hartu du erabakia udalak; Astotokiaren pareko sarreratik sartu ahalko da.
Bertatik sartzeko aukera izango da, baita igogailua erabiltzekoa ere. Irisgarritasuna bermatzeko, igandeko hauteskundeetan Merkatuzarreko beheko sarrera eta igogailua erabili ahal izango direla jakinarazi du udalak. Jose L:uis Caso aretoa izango da hauteslekuetako bat igandeko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan eta neurriarekin, Pablo Iglesias kaleko aldapa saihestu ahalko da.
