Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Teo Alberro: "Horrelako gertakariak gizarte osoa kaltetzen duten izurritea dira"

Pasai Antxon asteartean izandako gertakari larriak gaitzesteko elkarretaratzea egin du udalak gaur, Arizabalo Jauregi aurrean.

Pasaiako erasoa elkarretaratzea Elkarretaratzea gaur, Arizabalo Jauregiaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2023/07/21

Gogor salatu du Pasaiako Udalak asteartean Antxon izandako gertakariak. Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak, eta langileak izan dira Arizabalo Jauregiaren sarreran, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun arloko zuzendari Nerea Isasi, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren ordezkari Estitxu Elduaien eta Haritz Perez, eta Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente Joakin Telleria eta David Candelario zuzendaria. Udalak deitu du elkarretaratzera.

Astearte goizaldean, gizonezko bat atxilotu zuen Antxon Ertzaintzak, giza hilketa saiakera leporatuta. Atzo bertan  jakinarazi zuen Segurtasun Sailak, ez diotela soilik giza hilketa saiakera egotzi, genero indarkeriako delitu bat ere leporatu diotela atxilotuari. Bidegorri ondoko arma zuri bidezko erasoa baino lehen, emazte ohiari haren etxeko giltzak lapurtu eta bertako objektu batzuei su eman zien; labanak ere bertatik lapurtu zituen gero gizonezkoa erasotzeko.

Elkarretaratzearen ostean adierazpenak egin dituzte Nerea Isasi eta Teo Alberro Pasaiako alkateak. Erasoa pairatu zuen emakumeari, zein zauritutako gizonari “babesa” eman die Isasik, “informazio gehiago ez dagoen bitartean ezin dugu ezer gehiago gehitu, gure babesa adierazi biei”.

Teo Alberro: “Horrelako gertakariak gizarte osoa kaltetzen duten izurritea dira”

Udalaren izenean gertakari larrien aurrean “gaitzespenik sakonena” azaldu du Alberrok: “halaber, gure elkartasuna eta hurbiltasuna erakutsi nahi dizkiegu alde batetik, indarkeria matxista jasan duen emakumeari, eta  bestetik, labankadaz zauritua izan den gizonari. XXI. mendean horrelako gertakariak pairatzea benetako izurritea da gizarte osoa kaltetzen duena”.

Biolentzia ekintza ororen aurrean, “eta bereziki emakumeenganako indarkeriaren aurrean” udalak eta pasaitar orok tinko erantzungo dutela beti gaineratu du Pasaiako alkateak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, halaber, adierazpena helarazi du komunikabideetara. Pasaian gertatutako indarkeria matxista kasua “irmoki” salatu du, “foru erakundeak elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die erasoa pairatu zuten prestonei, horietako bat larri zauritua,  nahiz horien lagun eta senitartekoei”.

Adierazpenean, gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jarri du azpimarra foru aldundiak eta berretsi, emakumeen eta pertsona ororen duintasuna eta integritate fisikoa eskubide urra ezinak direla: “Halako jarrera matxistek eragindako indarkeriak zuzen-zuzenean eraso egiten die elkarbizitzari eta giza eskubideei, eta ez du lekurik gure lurraldean”.

Erlazionatutako edukiaIndarkeria matxistarekin lotu dute astearteko Antxoko erasoaGizonezko bat atxilotu dute Antxon, hilketa saiakera egotzita
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.