[Bideoa eta argazkiak] Euskal Herrira etorritako haur sahararrei egin diete harrera
"Sahara libre" oihuen artean eman diete ongietorria Euskal Herriko milaka etxeetara iritsi diren haur sahararrei Pasai Donibanen. Egun osoko harrera instituzionala da gaurko programatu dutena.
Oporrak bakean programak harrera instituzionala egin dio gaur Saharatik Euskal Herri osora udara igarotzera etorri diren ehunka haurrei. Bertan izan dira Frente Polisarioko ordezkariak bai eta Pasaiako Udalekoak ere.
Eguna antolatzeko atzean lana egin behar izan dute eta horretan aritu dira Pasai Donibaneko Bixi bixi elkartekoak eta Oiartzungo El Watangoak. Oarsoaldera zortzi haur etorri dira aurten.
Gaurko harrera Bizkaia plazatik hasi da Porrotxekin eta Oiartzungo Erraldoi Txikien Konpartsarekin. Hortxe elkartu dira Euskal Herri osotik gerturatutako familiak eta kalejiran Santiago plazara iritsi dira.
Plazako oholtzan “herri txiki guztien askatasuna” aldarrikatu du Porrotxek eta nagusitu egin dira ere Sahara libre uzteko oihuak. Ekitaldia bukatzerakoan denetariko jarduerak egiteko aukera eskaini dute, tailerrak edo tea hartzeko aukera esaterako.
Egitaraua

