Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

1936ko errepresaliatuak, gogoan

Ostegunean beteko dira 87 urte tropa frankistak Oiartzunen sartu zirenetik. Errepresioa jasan zuten udal ordezkariak gogorarazi dituzte.

1936 oiartzun errepresaliatuak 2023 Pankarta jarri dute udaletxeko balkoian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/24

Datorren ostegunean, hilak 27, beteko dira 87 urte tropa frankistak Oiartzunen sartu zirenetik. Beorlegi koronela zen tripa haien burua, eta Azainetik barrena Karrikara iritsi ziren.

Goikoetxen jarri zuten kanpamendua, eta Altzibarren errepublikazaleek gogor erantzun zieten. Hala ere, 1936ko uztailaren 27 hartan, Ortiz de Zarateren tropak iritsi ziren Ergoienera, eta denak batera sartu ziren herriko plazan.

Udaletxea hartu zuten, eta zinegotzi abertzaleak atxilotu zituzten, tartean Feliciano Belderrain alkatea. Nafarroako Ezkaba gotorlekura eraman zituzten.

Leontzio Aranburu Agirre lehen alkateordea eta Manuel Irigoien Mitxelena bigarren alkateordea fusilatu zituzten, eta haien gorpuak desagerrarazi. Gainera, Segundo Berrondo zinegotziaren semea ere hil zuten.

Jeronimo Ugaldebere Labandibar, Esteban Goienetxe Arozena, Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal zinegotzi abertzaleeek osatzen zuten 1936ko udalbatza hura, eta haiek ere espetxealdia pairatu zuten.

Horregatik guztiagatik, Katin Txiki elkarteak pankarta jarri du udaletxean. “Bide batez”, adierazi du elkarteak, “Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo herriak jasan zuen errepresio bortitza salatu nahi dugu inoiz berriz horrelako genozidiorik gerta ez dadin”.

Memoria historikoa lantzen duen elkarteak egia, justizia eta erreparazioa eskatu ditu, baita berri ere ez errepikatzearen bermea ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.