Oiartzungo hautesleek ez dute sorpresarik eman
EH Bilduk ia %60 lortu du Oiartzunen, eta EAJ eta Sumar izan ditu atzetik. EH Bilduk, PSE-EEk eta eskuinak gora egin dute.
Oiartzunek EH Bilduren gotorleku izaten jarraitzen du, baita mesedegarrien ez zaien hauteskundeetan ere. Hamarretik sei boto-emaileek ezkerreko koalizio subiranistaren alde egin zuen atzokoan. 3.239 boto lortu zituzten, aurrekoetan baino 312 gehiago.
Bigarren EAJ geratu zen. Hala ere, duela lau urteko botoen inguru galdu zituzten jeltzaleek, 1.394tik 989ra pasatuz.
Hirugarren postua, berriz, PSE-EErentzat izan zen, ezker federalista aurreratuta. 511 boto eskuratu zituzten; 345 izan ziren 2019an. Podemos-IUren ordezko Sumar laugarren postuan geratu ziren, 715etik 441era pasatuta.
Ondoren eskuin espainiazalea dator. Biek ala biek gora egin dute Oiartzunen, beraien apaltasunean. PP 117tik 176ra igo da, eta Voxek ere igoera izan du, 34tik 53ra pasatuta. Gainontzeko alderdiak ez ziren dozena bat botora iritsi.