Oiartzunek ezin izan du Markina-Xemeinekin
Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala galdu ditu pilotari oiartzuarrek, kadeteen eta nagusien norgehiagokak galduta.
Oiartzunek eta Markina-Xemeinek atzo jokatu zuten, Zumarragako Beloki pilotalekuan, esku huskako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala.
Iazko finala errepikatu zen, baina oraingoan, Oiartzunek ezin izan zuen txapela jantzi. Bizkaiko txapeldunak hobeto hasi ziren, 12-22 irabazi baitzuten, pronostikoak beteta.
Gazte Mailako partidan, berriz, bestelakoa izan zen norabidea. Oiartzuarrak ziren faborito, eta nabarmen irabazi zuten: 22-8.
Finala berdindu zen modu horretan, eta seniorren partidak erabaki zuen nora joango zen txapela, Bizkaira edo Gipuzkoara.
Oiartzuarrek bikote gaztea kantxaratu zuten, eta markinarrek esperientziaduna. Bizkaitarrek beraien erritmoa ezarri zuten, eta 5-22 gailendu ziren.
Emaitzak
- Kadete kategoria:
- Oiartzun (Olaiz – Etxeberria) 12
- Markina-Xemein (Egurrola – Ibarzabal) 22
- Gazte kategoria:
- Oiartzun (Zabaleta – Leonet) 22
- Markina-Xemein (Alvarez – Calvo) 8
- Nagusi kategoria:
- Oiartzun (Etxeberria – Landa) 5
- Markina-Xemein (Agirremalloa – Pujana) 22
