PSE-EEk jaso ditu boto paper gehien Errenteria-Oreretan

Igoera nabarmena botoetan alderdi sozialistak eta EH Bilduk izan dutena 2019ko bozekin alderatuta. Sozialistek 1.274 botoetan egin dute gora; koalizio subiranistak, berriz, 1.101 boto gehiago jaso ditu 2019koetan baino.

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen emaitzak Errenteria-Oreretan. Iturria: Berria

 

2019ko bozetako emaitzak. Iturria: Berria

Alderdi sozialista izan da atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan boto gehien jaso duen alderdia Errenteria-Oreretan. 6.509 boto jaso ditu PSE-EEk. EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 5.799 boto jaso ditu koalizio subiranistak. Sumar izan da hirugarren indarra 2.696 boto jasota; EAJ, laugarren 2.508 botorekin; PPk 1.477 jaso ditu eta Voxek, 420.

30.478 errenteriar zuten botoa emateko eskubidea atzokoan, eta horietatik 19.863 gerturatu ziren hauteslekuetara. Abstentzioa %34,82koa izan zen, 2019ko azaroko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan izandakoaren antzekoa —orduan %34,61 izan zen abstentzioa—.

Igoera nabarmena botoetan alderdi sozialistak eta EH Bilduk izan dutena 2019ko bozekin alderatuta. Sozialistek 1.274 botoetan egin dute gora; koalizio subiranistak, berriz, 1.101 boto gehiago jaso ditu 2019koetan baino.

Sumar eta EAJ, beherantz duela lau urteko datuak aintzat hartuta: Unidas Podemosek lortu zituenak baino 1.474 boto gutxiago jaso ditu Sumar alderdiak; Jeltzaleek, berriz, 1.256 botoetan behera egin dute.

Alderdi Popularrak eta Voxek, gora egin dute Errenteria-Oreretan. 391 boto gehiago izan ditu PPk eta 51 gehiago eskuin muturrekoek.

Ondoren, atzoko emaitzak (parentesi artean 2019ko azaroko aurreko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan alderdiek lortutako emaitzak).

  • PSE-EE: 6.509 boz (2019an 5.235)
  • EH Bildu: 5.799 boz (2019an 1.101)
  • Sumar: 2.696 boz (2019an Unidas Podemosek 4.170)
  • EAJ: 2.508 boz (2019an 3.764)
  • PP: 1.477 boz (2019an 1.086).
  • Vox: 420 boz (2019an 369).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.