Xanistebanekin ez da abuztuko kultur bizitza bukatuko
Abuztuko kultur agenda ez da aurreko hilabeteetakoa bezain mardula. Karrikako festak, bisita gidatuak eta Tren Berdea dira eskaintza, besteak beste.
Oiartzungo Udalak abuztuko kultur agenda aurkeztu du. Xanistebanek jasoko dute ekitaldien gehiena, baina abuztuaren 7tik aurrera ez da ekitaldien eskaintza agortuko.
Karrika auzoko festak ospatuko dira abuztuaren 11tik 15era. Ondarearekin eta naturarekin litutako planak egiteko aukera egongo dela ere nabarmendu dute.
Asteazkenetan, Tren Berdeak Done Eztebe plaza eta Arditurri lotuko ditu. Horrez gain, herriko parrokia eta Arizmendienea bisitatzeko aukera ere izango da asteazken, ostiral eta asteburuetan.
Gainera, abuztuko azkeneko larunbatean Irulegiko aztarnategira joateko bidaia antolatuko duela aurreratu du Oiartzungo Udalak. Hala ere, ibilaldiari buruzko xehetasunak datozen egunetan emango dituztela jakinarazi dute.
Ez daude ekitaldi gehiegi, aurreko hilabeteekin alderatuta, baina daudenak Gotti Bettin argitaratu ditu udalak.