[Argazkiak] Erretiratuek jada bete dituzte sabelak
Jubilatuek bazkaria egin dute gaur Donibaneko Santiago plazan. Ikusi beharko da arratsaldeko sardinentzako tokirik utzi al duten.
14:00etan elkartu dira Donibaneko erretiratuak Santiago plazan, eguerditik hasteko San Pantaleon eguna ospatzen. Zuhurki erabaki dute hitzordua ez beranduago ezartzea, jakin badakitelako 19:00etatik aurrera hasiko direla herriko kuadrillak sardina erreak banatzen alde zaharrean zehar.
Ehundik gora izan dira plazako mahaiak bete dituztenak, eguzkitik babestu dituen karparen barnealdean. Sardinak postuz postu banatzeko arduradunen kamioia bertatik pasa denean pozarren agurtu dituzte mahaikideek banatzaileak, postuak ongi horni ditzaten eskatuz. Parada edukiko dute produktuaren epaitza egin ahal izateko.
Hain antolatu dira ongi, non banatzaileak plazatik igaro direnerako, dagoeneko bazkalduta ziren jubilatuak. Esan bezala, zorrotz egin dute eguneko plangintza, sardina-jaterik gabeko San Pantaleon pulamentuzkorik ez baita.