Jubilatuek bazkaria egin dute gaur Donibaneko Santiago plazan. Ikusi beharko da arratsaldeko sardinentzako tokirik utzi al duten.
Dagoeneko banatu dizkiete sardinak aurten 20 postuetan arituko diren kuadrillei. Bien bitartean, bazkaria izan dute jubilatuek.
Diru laguntza lerro berria abiatzeko erabakia, xede berarekin iaz egindako deialdiak izan zuen erantzun positiboagatik hartu du udalak.
Ikasturteko azkeneko plenoa egin dute. Gai guztiak aho batez egin dute aurrera; adierazpen instituzional adostuak tartean.
Dani Novas argazkilariarenak dira erakusketako argazkiak, 17 denera, eta iraila arte ikusteko aukera izango da.
Une honetan Ertzaintza Lobato ingurutik joan da eta segurtasun perimetroa ere kendu du. Momentuz, beraz, ez dute eraikina hustu.
Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Oiartzungo Udalak aurtengo ekitaldian, abuztuaren 1arekin ohikoa bihurtu den ekitaldian.
Nafarroa etorbidea Lartzabalgo Biribilgunetik Galiziako biribilgunera eta azken horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita izango dira 14:00etatik 17:00etara.
Iazko apirilean aurkeztu zuten manifestua, eta gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ekitaldia, gazte sortzaileen emanaldiekin.
Abuztuaren 5ean eta 26an egingo dituzte bi txangoak Gipuzkoako Parketxea Sareak eta errenteriako Udalak elkarlanean antolatuta.
Merkatuzarren izango da, abuztuaren 1ean; aurretik hitzordua eskatu behar da odola emateko.