Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] Lobato husteko saiakera egin du Ertzaintzak

Une honetan Ertzaintza Lobato ingurutik joan da eta segurtasun perimetroa ere kendu du. Momentuz, beraz, ez dute eraikina hustu.

Lobato etxeari sustengua ematera joandakoak, teilatuan.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2023/07/27

Goizean goiz, 07:30ean heldu dira Ertzaintzaren patruilak Lobato etxe okupatuaren parera. Ingurua hesitu dute poliziek. Teilatura igo dira Lobato etxe sustengatzera hurbildutako lagunak, eta beratik okupazioaren  eta Lobato Etxearen aldeko oihuak egin dituzte. Etxearen kanpoaldean haiek sustengatzera joandako jendea zegoen.

Gaur bukatzen zaie, berez, Lobato Etxean bizi direnek hura borondatez husteko epea. Atzo jaso zuten azken abisua, Udaltzaingoa bertaratuta. Ez zuten ateratzeko asmorik azaldu. “Udal baliabideekin nahikoa ez denez, Ertzaintza bertaratu da gaur goizean Lobatora. Ertzaintzak adierazi du eraikinaren egoera nolakoa den ikusita, ezin duela bertakoen, beraien eta kanpokoen segurtasuna bermatu husteari ekinez gero. Hortaz, huste lana bertan behera gelditu da”, zehaztu dute Lezoko Udaletik.

09:45 inguruan Ertzaintza Lobato ingurutik joan da, eta segurtasun perimetroa ere kendu du. Momentuz, beraz, ez dute eraikina hustu.

Lobato Etxeko kideek HITZAri adierazi diote eurena borroka politikoa dela. “Gurea etxebizitza eskubide duinaren aldeko borroka politikoa da”, esan dute. Haien ustez, goizean Ertzaintzak ezarri duen operatiboak ez zuen hustuketa gauzatzeko asmorik, “ingurua hesitzea baizik, hustuketa prestatzeko. Esan diegu gure lana egiten uzteko, haiek haien lana egiten ari ziren bezala”. Lobatokoek uste dute aurrerago polizia gehiago joango direla haiek etxetik ateratzera eta teilatutik jaistera behartzera. “Ez dugu inolako indarkeriazko jarrerarik izango. Gu ez gara horrelakoak”.

Lobatokoek deitoratu dute Altzateko etxebizitzetako lanen zuzendaria “barrez” aritu zaiela Ertzaintza han izan den bitartean: “Hark milioiak eramango ditu. Eta gu kalean gera gaitezke. Bi eguneko erresistentzia borroka daramagu. Latza izaten ari da. Baina gurea etxebizitza eskubidearen aldeko borroka politikoa da. Bizitzeko beste era bat dagoela aldarrikatu nahi dugu. Hemen [Altzaten) egiten ari diren etxebizitzek, adibidez, dirutza balio dute, eta herritar askok ezin dituzte horiek ordaindu. Lezon alokairuzko etxebizitzek izugarrizko prezioa dute. Etxebizitzek denen eskura egon behar dute. Hori da gure mezua”.

Udalaren jarrera
Hustearen harira, Lezoko Udalak (EH Bildu da gobernu taldean) oharra plazaratu du, gaiaz orain arte zein urrats egin diren adierazteko. Zehaztu du gaia aurreko gobernu taldeak (EAJ eta PSE-EE) kudeatu zuela, eta egungoei tokatu zaiela kudeaketa horren harira epaitegiek emandako ebazpena betearaztea. “Udal gobernu honek ez du zeresanik izan orain arteko kudeaketan. Husteko epailearen agindua edo betebeharra jaso du soilik”. Izan ere, ekainaren 17an hasi ziren EH Bildukoak Lezoko Udalaren gidaritza lanean, eta gaiaren gaineko mugimenduak 2023ko otsailetik datoz, lursailaren jabeak —Altzaten etxebizitzak eraikitzen ari den enpresa— orduko hartan eskatu ziolako udalari eraikina hondamendi egoeran deklaratzea. Ordutik hainbat urrats egin dira, udalaren oharrean azaltzen direnak. Agirian jasota dago 2023ko martxoaren 15eko alkatearen dekretua berri, zeinetan eraikina hondamendi egoeran deklaratzen den, eta bertan bizi direnei lehenbailehen ateratzeko eskatzen zaien.

Epailearen ebazpen horren arabera, eraikina arriskutsua da bai bertan bizi direnentzat, bai eta ingurutik pasatzen diren herritar eta ibilgailuentzat, egitura gabezia nabarmenak dituelako. Horregatik zegoen hesitua. Ekainaren 27ko epaiaren arabera, eraikina premiaz hustu behar da, segurtasunagatik. Bertan gerta daitekeen edozer ezbeharren arduradun Lezoko Udala da data horretatik aurrera.

Proposamenak
Udal gobernu berria, Lobato Etxean bizi diren herritarrekin harremanetan jarri zen, haien egoeraren berri jasotzeko, “eta egoera bideratzeko ahalik eta modu egokiena bilatzeko”. Horrela, Lobatokoek eskatu zuten eraikina husteko amaierako datara arte (gaur da)  itxaroteko. Udalak hainbat proposamen egin zizkien bertan bizi diren bi pertsonei. Batetik, Errenteria-Oreretako Madalen Jaiak gertu zeudela aintzat hartuta, jendea arriskuan ez jartzeko Lobaton festarik ez antolatzea eskatu zieten. Bestetik, eraikinaren hustea Lezoko Udaltzaingoa bidalita egitea; alegia, Ertzaintza bidali behar izan gabe. Atzo (asteazkena) izan ziren Lezoko udaltzainak Lobaton, haiei zuzenean huste aginduaren berri ematen.

“Horrekin batera, gaia Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bideratu dugu, eta Lobatoko bizilagunekin harremanetan jarri dira”, esan dute udaletik. Horrela, alokairurako ohiko laguntzez gain, udalak esan zien prest dagoela osatua hartzeko aukera denbora batez ordaintzeko beste etxebizitzaren bat aurkitu arte.

Udalak egindako eskaintzaren harira, Lobaton erroldatuta dagoen pertsonetako batek onartu egin du. Besteak ez. Hala, Lobatokoek adierazi dute administrazioaren edozein erabaki zuzendu daitekeela. “Aurreko gobernu taldekoek hartutako erabakiak okerrak izan badira, uste dugu horiek alda daitezkeela. Hori eskatzen diegu egungo gobernu taldekoei. Etxebizitza eskubidearen aldeko urte askoko militantzia borroka daramagu. Borroka politikoa da, eta uste dugu gauzak egiteko bestelako moduak daudela”.

Fabrika izan zen

1922tik da zutik Lobato. Eskuila, erratz eta brotxa fabrika izan zen, eta bertako langileak emakumeak izan ziren batez ere. 1972an itxi zituen lantegiak ateak. XX. mendearen bukaeran okupatu zuten, eta ordutik sortzaile zein kolektibo askorentzako kabi bilakatu da. Hainbat kide bizi dira egun bertan.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Lobato Etxea hondamendi egoeran dagoela ebatzi du udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.