Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Indarkeria matxista kasuetarako arreta gunea jarriko dute xanistebanetan

Udalak festetan eskainiko dituen zerbitzuak aurkeztu ditu. Arreta gunea Mendiburu kalean jarriko dute; Xorrolak zerbitzua luzatuko du gauetara.

xanistebanak 2023 zerbitzuak Jexux Olaziregi Kultura zinegotzia eta Nora Velez del Burgo Feminismokoa, berritasunen berri ematen, Mendiburu 5eko lokalaren aurrean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/28

Xanistebanetarako atzerako kontua martxan da, eta Oiartzungo Udalak zein zerbitzu eskainiko dituen aurkeztu dituzte Nora Velez del Burgo eta Jexux Olaziregi zinegotziek.

Aurtengo berritasun nagusia izango da indarkeria matxista kasuetarako informazio eta arreta gunea jarriko dutela Mendiburu kaleko 5 zenbakiko lokalean.

Festetan eraso matxistaren bat jasaten dutenentzat argibideak ematea eta beharren araberako babes eta laguntza eskaintzea izango da helburua.

Xanistebanetako gau guztietan emango du arreta, 23:00etatik 06:00etara. Abuztuaren 4ko, 5eko eta 6ko arratsaldeetan ere —asteburukoak, hain zuzen— irekita egongo da. 14:00etatik 18:00etara egongo da zabalik hiru egun horietan.

Velez del Burgo Feminismo zinegotziak azaldu duenez, arreta gunean indarkeria matxistetan ea feminismoan adituak diren emakumezko profesionalek emango dute laguntza. “Erasoa jasan dutenen nahia errespetatuko dute”, nabarmendu du zinegotziak.

“Indarkeria matxistarik gabeko Xanistebanak nahi ditugu. Horretarako ezinbestekoa da prebentzioa landu eta, kasurik egongo balitz, biktimei behar duten laguntza guztia eskaintzea”, gaineratu du Velez del Burgok.

Zerbitzu hori martxan egongo den estreinako aldia izango da. “Edozein zalantza dutenei argibideak eman, erasoa jasan dutenak entzun, babestu eta dituzten beharren arabera gomendatu eta orientatzeko”, zehaztu du Feminismo Saileko arduradunak.

Xorrola, gauetan

Iazko festetan 200 lagunek erabili zuten Xorrola autobus zerbitzua. Udalaren arabera, iazko “arrakasta” ikusita, aurten berriro martxan jartzea erabaki dute.

2023ko xanistebanetako bost gauetan orduero ibiliko da herri barruko autobusa, 00:00etatik 06:00etara. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaueko zerbitzuetarako ezarritako prezioa izango du: bi euro.

Jexux Olaziregi Kultura zinegotziak adierazi duenez, herriko festetan zehar mugikortasunean segurtasuna handitzeko emango du udalak zerbitzu hori. Hiru arrazoi zerrendatu ditu Olaziregik: “Ibilgailuen erabilera gutxitzeko, alkohola kontsumitu duten pertsonek autoa ez hartzeko eta etxerako bidean emakumeen segurtasuna hobetzeko”.

Iazko ibilbide eta geltoki berberak izango ditu aurten. Biblioteka ondoko autobus geltokitik abiatuko da eta herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joango da lehenengo.

Xorrolaren geltokiak

  • Elizalde (irteera): Manuel Lekuona biblioteka ondoko geltokia.
  • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia.
  • Ergoien: Tornola kaleko autobus geltokia.
  • Altzibar: Zokoloko zubia.
  • Karrika: Plazako autobus geltokia.
  • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia.
  • Ibarre: Gasolindegiko geltokia.
  • Elizalde: Pikabeneko geltokia.
  • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia.
  • Arragua: Lartzabal etxadiko geltokia.
  • Mendin: Frontoi gaineko geltokia.

Egunean, ordutegi zabalagoa

Gaueko zerbitzuarena ez da izango Xorrolaren eguneroko ordutegiaren aldaketa bakarra. Ohikoak ordutegi zabalagoa izango du.

Festek irauten duten bitartean, egunero 07:10ean hasiko da autobus zerbitzua, eta 22:40an bukatu (Arraguako ordutegiari dagokiona da).

Taxibus zerbitzua ere egunero izango da eskuragarri, abuztuaren 2tik 6ra.

Hala ere, aldaketak izango dira geltoki batzuetan: anbulatoriokoa eta Yon Oñatibia kaleko geralkuak Rafael Pikabea kalekora eta Landetxera (aparkalekuaren sarrera parera) pasatuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.