Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Irulegiko aztarnategira ibilaldia, abuztuaren 26an

Oiartzungo Udalak txangoa antolatu du abuztuko azkeneko larunbaterako. Aranzadiko arkeologoek egiten duten lana azalduko dute.

irulegi ibilaldia oiartzun Irulegiko aztarnategiko lana bertatik bertara ezagutuko dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/28

Abuztuko kultur eskaintza aurkeztu zuenean, Oiartzungo Udalak aurreratu zuen Irulegiko aztarnategira txangoa antolatuko zuela. Abuztuaren 26an izango da, eta izena eman daiteke jada.

Irulegiko Eskua aurkitu izanak euskararen jatorriari “argia eman” diola ziurtatu du udalak. “Euskararen jatorriari buruzko galderei erantzun eman eta, aldi berean, berriak sortu ditu. Arkeologia- eta hizkuntza-munduan ere berrikuntza esanguratsuak ekarri ditu”, gaineratu du Oiartzungo Udalak.

Horregatik, euskal ondarearen eta euskararen “mugarri” bihurtu duten aztarnategira antolatu dute txangoa.

Burdin Aroko herrixka, eskuaren etxea eta XV. mendeko nafar gaztelua bisitatu eta arkeologoen lana ezagutzeko aukera izango da datorren hileko azkeneko larunbatean. Aranzadiko arkeologoek eurek emango dituzte han egiten duten lanari buruzko azalpenak.

Autobusa

Abuztuaren 26ko 08:30ean aterako da Nafarroarako autobusa, Manuel Lekuona bibliotekako geltokitik. Ilundaingo aparkalekuan hasiko da bi ordu inguruko bisita gidatua eta bertatik oinez igoko dira Irulegi mendiko aztarnategira.

14:00ak aldera bueltatuko da autobusa herrira. Hamaiketakoa, ura, mendiko arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute antolatzaileek.

Adin-arte tarte guztientzako egokia izan daiteke txangoa, baina, ohartarazi dutenez, bidea aldapatsua da eta gailurrera igotzeko 150 eskailera igo behar dira. Horregatik, gutxienez, 8 urte izatea gomendatu dute.

“Bisitaldia ez dago aniztasun funtzionala edota mugikortasun murriztua duten pertsona batzuentzat egokitua”, adierazi dute.

Izen-ematearen xehetasunak

Txangoa doan izango da, eta udaletxean eman beharko dute izena bertara joan nahi dutenek. Izena abuztuaren 18a baino lehen eman beharko da, telefonoz —943 490 142— edo posta elektroniko bidez.

Izena ematerakoan, izen-abizenak eta telefono zenbakia edota e-posta helbidea jakinarazi beharko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.