Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Elkarrizketa] «Xanistebanak lehen aldiz ospatuko ditut. Bizimodu berri honetan gustura egoten da»

Alaine Aranburu Etxegoien
Oiartzun
2023/07/28

2022ko abenduaren 30ean itxi zen euskal sukaldaritza tradizionala mundutik ezagun egin duen Zuberoa jatetxea. 52 urtez aritu da han lanean Hilario Arbelaitz eta, aurten, aitortza gisa, xanistebanetako suziria botatzeko ohorea izango du sukaldariak. Bere bi anaiak ere bertan izango direla aurreratu du. «Nire izenean dago, baina nire bi anaiak bertan izango dira. Elkarrekin egon gara urte hauetan eta sari hau ere beraientzat da, haiei ere puska tokatzen zaie», azaldu du.

Gainera, ez da etxean jasoko duen eskertza bakarra izango. Aste honetan Iturriozko jaiak izaten ari dira, eta festen hasierako lertxunaren altxaera Arbelaitz anaiek eta Arantxa Urretabizkaia Zuberoako langileak egin dute. Horrekin batera Ohorezko Iturrioztar ere izendatu dituzte laurak.

Herriak aitortza egingo dizu. Nola bizi duzu hori?

Berrogei eta hamabi urte lanean pasa ondoren oso gustura, lasaitasun handiarekin eta pozik. Orduan, lana eta lana zen dena eta orain, berriz, momentua ailegatu da gozatzeko. Bizimodu berri bat, lasaitasun bat, presiorik gabekoa, hurrengo egunerakoekin bueltarik eman gabe buruan; lehen bueltak eta bueltak ematen bainituen. Lasaitasun guztiarekin eta pozez nago, bizi egin behar da, eta tokatu zaigu tokatu behar zitzaigun momentuan.

Aspaldiko partez xanistebanez lehen egunetik azkeneraino gozatzeko aukera izango duzu. Gogoz?

Lehenengo aldiz disfrutatuko dut xanistebanez, bai. Berez, aurten, dena ari da izaten lehenengo aldiz. Abenduaren 30ean itxi genuen eta, segituan, San Sebastian Egunaren bezperan Gaztelubide elkartean eman ziguten kupela berezia. Eta, gero, hurrengo egunean, egun guztia pasa genuen Donostian lehenengo aldiz.

Aurten, sanferminetan Lesakara joan gara, eta hura ere lehen aldia izan da. Gauza asko egiten ari gara lehenengoz. Xanistebanak ere, beraz, estreinakoz ospatuko ditut. Bizimodu berri honetan gustura egoten da, pozik nago.

Nola jaso zenuen txupina botatzeko proposamena?

Eskertu nahi nituzke Oiartzungo Udala, eta batez ere, Xanistebanetako Jai Batzordea aukera eman digutelako suziria botatzeko. Hiru anaiak joango gara, hirurak egon garelako bizi guztian hemen lanean, eta elkarrekin joango gara, eta elkarrekin botako dugu: ohorea da guretzat.

Oso pozik gaude jatetxea itxi ondoren dei asko izan ditudalako zoriontzeko, eskertzeko, eta sariak emateko. Hau etxekoa da, eta etxeko saria askotan izaten da zailena. Lana bukatu ondoren etxekoak gutaz oroitzea, eta gu izatea txupina botako dugunak pozez, ohorez eta harro gaitu.

Xanistebanak egun bereziak izaten dira. Kozinatzeko asmorik duzu?

Lanarekin bukatu nuenean promesa bat egin nuen. Urte asko pasa ditut jende askorentzat kozinatzen, eta gutxien egin dudana familian izan da. Bukatu nuen momentutik buruan daukat ez dudala inorentzat kozinatuko. Eskaintza asko jaso ditut, adibidez, Basque Culinary Centerren, bertako patroia ere bainaiz. Beste eskoletako zuzendariek ere deitu didate ea klaserik emateko prest nagoen. Eta ezetz esan diet, promesa egina daukadala, urte asko pasa ditudala sukaldean, eta ez naiz besteentzako kozinatzera itzuliko. Esandako hitza bete behar da.

Familiarekin sukaldean bai, beraz. Xanistebanetan plater kutunen bat kozinatuko diezu?

Normalean eguneroko jana izaten dugu etxean. Azken finean, pertsonarentzat uste dut askoz hobea dela. Gu lanean ari ginenean gure eguneroko bazkaria eta afaria etxe batean egiten dena bezalakoa zen. Zuberoan kozinatzen genuen jakiekin ez da posible egunero jatea.

Orain, xanistebanak direla eta, bai, beti zerbait berezia, kutixiren bat izaten da. Etxean bai kozinatuko dudala Zuberoan egiten nituen gauzak, etxean ere probatzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.