AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotuneak itxita, bihar eta etzi

Tramu horietako adarretako argiak konponduko dituzte. Hori dela eta, irteerak itxita izango dira 22:00etatik 06:00etara bitartean.

Ostegunean Beraun, Pasaia eta Donostiara doan 12. irteerako adarra itxiko dute.

Bihar eta etziko gauetan (asteazkena eta osteguna), Errenteria-Oreretan AP-8 eta GI-20 errepideak lotzen dituzten adarretako argiak konponduko dituztela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hori dela eta, gauez itxita izango dira zenbait irteera datozen bi gauetan.

Asteazkenean Oiartzun eta Errenteria-Oreretara noranzko 12. irteerako adarra itxita izango da 22:00etatik 06:00etara. Ostegunean, eta ordutegi berarekin, Beraun, Pasaia eta Donostiara doan 12. irteerako adarra da itxiko dutena, eta baita GI-20 eta AP-8 errepideen arteko lotunea ere, Bilborako noranzkoan.

Sor litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du aldez aurretik aldundiak. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.