Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] Ondare mahaiak jaso du 2023ko kultur saria

Mahaia osatzen duten hamar kide joan ziren kultur saria jasotzera eta ondarearen gaineko jakin-mina sustatzea nabarmendu zuten.

Alaine Aranburu Etxegoien
Oiartzun
2023/08/02

Xanistebanak gaur hasiko dira eta dena prest dute dagoeneko oiartzuarrek. Baina, urduritasunak urduritasun, atzokoa ere egun garrantzitsua zen: kultur sariak banatu ziren, urtekaria aurkeztu zen eta kartel irabazlearen egilea saritu zen.

Ekitaldia Arizmendieneako lorategietan izan zen eta herritarrek erantzun egin zioten ekitaldiari. Hasiera, txistulariek eman zioten eta beraiekin batera sartu zen lorategira Joana Mendiburu alkatea eta urte “bizia” izan zela adierazi zuen. Ildo horretan, Landetxe eraikin berria aipatu zuen, martxoan ireki zena eta eskua luzatu zuen eragile guztiekin elkarlanean segitzeko: “Guztiekin elkarlanean Landetxeko eta herrirako kultur programazio landua eta txukuna bultzatzeko erronkari gogotik helduko diogu”.

Oiartzun “herri bizia” dela adierazi zuen eta hori “eragile guztiek egiten duzuen lanari esker” dela aitortu du. Gainera, elkarlanerako prest dagoela adierazi du beste behin, “guztientzako herri atsegina e gin eta euskara eta euskal kultura sustatzeko”.

Kultur saria

Ondare mahaiko kideek jaso dute aurtengo kultur saria, “Oiartzungo ondare aberatsa zaintzen eta ezagutarazten hainbeste lan egin dutenak”, alegia. Alkateak oroitu duenez, aurreko legealdian herritarrek bultzatuta “apustu sendoa” egin zen herriko ondarea berreskuratzeko eta ondare mahaia indartzeko.

Hori hala, eskerrak eman zizkien Mendiburuk aurreko legealdiko korporazioari eta ondare mahaia osatzen duten guztiei. “Historia eta herriko gertakizun garrantzitsuak ezagutzea berebizikoa da nondik gatozen jakiteko eta, hortaz, nora goazen jakiteko ere. Zuekin zorretan gaude eta egiten duzuen lanak preziorik ez badu ere, ongi merezia duzue 2023ko kultur saria”.

Saridunak izan ziren Elena Zalakain Lazpiur, Joxemari Mitxelena Cazabon Axeia; Josemari Iturriotz Oñatibia; Nekane Martiarena Labandibar; Eneko Salaberria Gonzalez; Alex Roteta Nazabal; Leire Mitxelena Erice; Mikel Mendizabal Cristobal; Joxe Krutz Ezeiza Aizpurua Kaxka; eta Javier Belza Perez.

Bozeramaile gisa aritu zen Elena Zalakain eta ondare mahaiaren ibilbidearen errepasoa egin zuen, ondarea babestea eta zaintzearen garrantzia nabarmenduz. Aitortza egin zien ere Jexux Leonet alkate ohia eta jon del Olmo eta Iosune Cousillas zinegotzi ohiei, duela zortzi urte “herriko ondarea berreskuratzeko erronkari ekiteagatik”.

Denen lana izan dela ere azaldu zuen Zalakainek: “lortu dugu, besteak beste, herriko ondarea web-orri batean jaso eta guztion eskura jartzea eta herriko kultur programazioan ondarearen jardunaldiak txertatzea”.

Hasitako bidea etenik gabekoa izatea desio du ere. “Aurreko belaunaldien lan oparoa jaso dugu eta orain denoi dagokigu horren inguruko arreta eta jakin-mina sustatzea, interpretazio aberatsagoak egin, erabilera berriak plazaratu eta ondorengoei eskaintzeko”.

Urtekaria

Oiartzungo 2023ko urtekaria aurkezteko ere probestu zuten parada eta Mendiburuk zoriondu egin zituen, urteko gai nagusiak jaso eta hainbat kontu interesgarri jasotzeaz gain, “gure ondarearen erakusle eta parte” ere badirelako liburu hauek”.

Xanistebanetako kartel iragarlearen irabazlea ere saritu zuten atzo, June San Sebastian Sein. Parte hartu duten obra guztiak ikusgai egongo dira gaur, bihar eta ostiralean 09:00etatik 14:00etara Manuel Lekuona bibliotekan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.