Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itsaso berdean, lau banderen estropadak

Hibaikak, San Juanek eta San Pedrok hitzordua dute asteburu honetan Hondarribikko itsasoan.

Hibaika emakumeak Hibaikako emakumeak larunbatean Donostian jokatutako estropadan. Argazkia: Goral
Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta,Pasaia
2023/08/04

Asteburu honetan, estropaden festa Hondarribiko itsasora eta herrira gerturatuko da. Abuztuaren 5ean eta 6an, lau bandera jokatuko dituzte Euskotren, Eusko Label, KAE 1 eta KAE 2-ko batelek.

Larunbatean, hilak 5, Euskotren ligakoek XV. Txingudiko Bandera – Balfego Sari Nagusia jokatuko dute; Eusko Label ligakoek, berriz, Hondarribiko XXXVI. Bandera – Mapfre Sari Nagusia.

Bestetik, igandean KAE 1 eta KAE 2-koen txanda izango da; hurrenez hurren, Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVII. Bandera, eta Hondarribia Arraun Elkartea Bandera izango dituzte jokoan.

Euskotren liga

Hondarribiak ez du banderarik irabazi du denboraldi honetan, eta etxean irabazteko gogor egin beharko du borroka. Iazko emaitza lortzea dute helburu: bandera. Orain arte, etxean hiru bandera irabazi dituzte hondarribiarrek, eta laugarrena lortu nahi dute. Horrekin, bosgarren postutik, salbazioko laugarrenen artera igotzea lor dezake.

Hibaikak ere ez du banderarik irabazi ligan eta seigarren postuan dago, eta beheko postu horietatik igotzen saiatuko dira oreretarrak. Dena den, itsaso berdea lagun dutela esan daiteke, guztira, bi bandera irabazi dituztelako Hondarribian, eta hirugarrena eskuratzekotan, ur horretako bandera gehien dituenaren Hondarribiaren pare geldituko dira.

Eusko Label liga

Hondarribia bigarren da sailkapen nagusian, lehen postuan dagoen Urdaibairekiko puntu bakarreko aldearekin. Denboraldi honetan, bi bandera irabazi dituzte berdeek, eta etxekoa zazpigarren aldiz irabazteko itsasoratuko da Mikel Orbañanosen tropela. Urdaibairekin lehia estua espero da.

KAE 1

Sanpedrotarrak eta Sanjuandarrak, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuan daude. Postu horri eustea izango dute helburu nagusitzat, goiko postuei, alegia.

Aldiz, Hondarribiak lana du aurretik bere itsasoan. Bederatzigarren daude sailkapenean eta goiko postuetara igotzea komeni zaie berdeei.

KAE 2

Hibaika bosgarren postuan dago sailkapenean, 24 punturekin; San Juan, aldiz, seigarren 13 punturekin. Biek ala biek ahalik eta ondoen egitea izango dute helburua, puntuak batzen segitzeko gorako bidean.

Hona hemen bandera bakoitzaren eta egun osoko arraun festaren ordutegiak:

Arraun festak

Abuztuak 5, larunbata

  • 11:00etan: Suzirien jaurtiketa.
  • 11:00etan: Abiyuan fanfarrea hiriko kaleetatik ibiliko da.
  • 12:30ean: Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsa Hondarribiko kaleetatik.
  • 12:00etatik 14:00etara: Burrunba Elektrotxaranga San Pedro kalean.
  • 16:45ean: Kalejira herrikoia zale guztientzat, San Pedro kaletik, estropada eremuraino.
  • 17:25ean: XV. Txingudiko Bandera (Euskotren).
  • 18:15ean: Hondarribiko XXXVI. Bandera (Eusko Label).
  • 20:00etatik 22:00era: Abiyuan fanfarrea Portuan zehar.
  • 20:00etatik 22:00era: Scoobyband orkestra San Pedro kalean zehar.
  • 22:00etatik 01:00etara: DJ Kanupi Arrantzale auzoan.

Abuztuak 6, igandea

  • 13:00etatik 15:00etara: Abiyuan fanfarrea Portuan zehar.
  • 15:30ean: Hondarribia Arraun Elkartea Bandera (KAE 2).
  • 16:30ean: Hondarribiko Arrantzaleen Konfradiako XVII. Bandera (KAE 1).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.