Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Atlantikaldiko Itsas Elkarrizketek badituzte protagonistak

Nazioarteko eta Euskal Herriko artistak bat egiten duten Atlantikaldiaren proposamena da Itsas Elkarrizketa. Aurten, Nidia Gongora, Bia Ferreira, Rodrigo Cuevas, Azurmendi ahizpak edota Kimu Txalapartak hartuko dute parte.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2023/08/07

Tantaz tanta jakinarazten ari dira aurtengo Atlantikaldiko egitaraua. Ekainean, esaterako, jaialdia irailaren 14tik 17ra egingo zela iragarri zuten, eta oholtza gainean izango diren zortzi artista nagusien berri ere eman zuten. Horiek lotura honetan kontsulta daitezke.

Oraingoan, bosgarren Itsas Elkarrizketa ekimeneko artisten berri eman dute. Asmoa da nazioarteko eta bertako sortzaileak taula gainean elkarrekin sortzen egotea, inoiz taularatu gabeko emanaldiak lehenengoz Atlantikaldiko publikoari eskainiz.

Emanaldi guztiak Agirrre Lehendakariaren plazan jarriko duten Itsasargi Nagusia eszenatokian egingo dira, irailaren 14tik 16ra.

Elkarrizketak

Femina, eta Bea eta Idoia Asurmendi ahizpak izango dira aurtengo Itsas Elkarrizketak hasiko dituztenak, irailaren 14an. Femina taldekoak, Sofia Trucco eta Clara Trucco Argentinatik iritsiko dira hip hop eta folk erritmoekin. Adibidez, 2019an  Iggy Pop musikariarekin kolaboratu zuten haien Perlas y conchas diskoan.

Hurrengo egunean, irailaren 15ean, Aywa eta Kimu Txalarparta, eta Nidia Gongora eta Olaia Inziartek egingo dute bat. Batetik, Aywa eta Kimu Txalapartak eskainiko dute kontzertua, zeintzuek musika tradizionala lantzen duten. Txalaparta nahastuko dute Aywa taldeko kideek ekarriko dituzten Afrika iparraldeko rock eta jazz musikarekin.

Egun berean oholtzaratuko dira Olaia Inziarte baztandarra eta Nidia Gongora kolonbiarra. Gongora Kolonbiako Ozeano Bareko abeslaririk ezagunena da, adibidez, Shock Saria irabazi du eta Grammy Latino sarietara aukeratua izan zen 2019an folklore disko onenagatik. Inziartek, berriz, bere lehen lana kaleratu du Lehengo Lepotikan Burua eta jadanik Euskal Herriko txoko askotatik mugitu da.

Irailaren 16an, Bia Ferreirak eta Iban Nikolai hibridatuko dira. Bia Ferreira multi instrumentista, abeslaria, konpositorea, moldatzailea, musika ekoizlea eta aktibista da. Brasilgo Minas Geraisen jaio zen eta bere artea MMP gisa kontzeptualizatzen du: Musica de Mulher Preta (Emakume Beltzaren Musika). Bestetik, Nikolaik 25 urteko ibilbidea du atzetik digeriduarekin. Austaralian trebatu zen instrumentu horretan.

Egun berean, Rodrigo Cuevas, Hekthor folk eta Duplaren txanda izango da. Cuevasek bere azken lana La Romeria aurkezteko baliatuko du taula. Azken lan hau, Calle 13 taldeko Eduardo Cabrak ekoitzi dio, eta musika tradizionalaren aldarrikapen berritzailea da: dantzagarria, alaia eta epikoa.

Dupla talde euskaldunak musika urbanoa du doinu protagonista, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika dute marka. Bi disko ditu taldeak; lehena, 2019an kaleratu zuten Folklore, eta bigarrena, 2021an argitaratutako Nahieran.

Hekthor folk, bestalde, folk musikaria da eta instrumentu asko menperatzen ditu: panderoa, alboka, zerra, peñardoa edo pandero karratua eta handpana edota esku zartagina. Maurizia Aldeiturriaga panderojole eta abeslariaren irudian oinarritutako Aire! dokumentalean parte hartu du, edota erromerietan parte hartzen du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.