Euskal Herria Koparen lehen partida, Errenteria-Oreretan
Abuztuaren 12an jokatuko dute elkar Eibarrek eta Osasunak, Fanderiako zelaian, 19:00etan.
Touring kirol taldea mendeurrena ospatzen ari den urte honetan, festarekin segitzeko beste arrazoi bat eman du: XIII. Euskal Herria Koparen lehen partida Fanderiako zelaian jokatuko da abuztuaren 12an, 19:00etan, eta Eibar eta Osasuna izango dira zelairatuko direnak.
Euskal herria Kirol Elkarteak antolatzen du partida eta adierazi dute sarrera doakoa izango dela, eta partidan zehar zozketak izango direla. Informazio gehiago nahi duenak, orrialde honetara jo dezake edota mezu bat bidali korreo elektroniko honetara edo deitu 635 759 473 telefono zenbakira.
