'Libia'-k eskuratu du asteburuko bandera bakarra
XXXVIII. Pasaiako Ikurrina poltsikoratu du San Pedrok KAE 1en. Gainerako arraun kategorietan ez da banderarik lortu.
Ez da asteburu onena izan Oarso-Bidasoko traineruentzat, baina albiste ona izan da Pasaiako badian. Izan ere, San Pedrok bandera bat poltsikoratu du, etxean gainera. XXXVIII. Pasaiako Ikurrina jokatu dute badian asteburu honetan, KAE 1ean hain zuzen, eta honetan azkarrena izan da Libia. Oarso-Bidasoko gainerako traineruek ez dute maila eman, baina ez dira gaizki aritu: bosgarren postuan heldu dira sanjuandarrak, eta zazpigarrenean hondarribiarrak. Asteburu emaitza hauei esker, bigarren postuan daude sanpedrotarrak, laugarrenean San Juan eta bederatzigarrenean Hondarribia.
Gainerako ligetan, zoritxarrez, gure taldeek ez dute banderarik eskuratu. Galizian izan dira asteburu honetan Euskotren Ligan Oarso-Bidasoan ordezkaritza duten klubak, Hibaikako eta Hondarribiko emakumeak hain zuzen. Euskotrenen Hondarribia bosgarren izan da, eta Hibaika seigarren.
Eusko Label ligan berriz, XXXIII Bandeira Concello de Boiro jokatu du Hondarribiak, baina ez du lehenengoen artean tarterik egiteko aukerarik izan. Lortutako puntuei esker, sailkapen orokorreko bigarren postuan jarraitzen dute hondarribiarrek.
KAE 2 kategorian ere lehia izan da, Errenteria Hiria X. Ikurrina ere jokatu baitute asteburuan (Pasaiako badian ere). Hibaika laugarren izan da eta San Juan aldiz, zazpigarren. Pasaiako Ikurrina ere jokatu dute asteburu honetan, baina ez da Oarso-Bidasoko ordezkaritzarik izan.