Odola ematera deitu dituzte oiartzuarrak
Hilaren 22an izango dira odol erauzketak, liburutegian. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute herritarrek.
Datorren hilaren 22an (asteartea da) odol erauzketak egingo dituzte Oiartzungo liburutegian. Bertaratzeko interesa dutenei gogorarazi diete aldez aurretik izena eman beharko dela, jendea pilatu ez dadin bertan. 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 telefono zenbakietara deitu beharko da.
16:30etan hasiko dira eta 20:10ak arte luzatuko dute saioa.
