Zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren gaineko tasak ordaindu daitezke jada
Hondakinen Bilketagatiko Tasa, Ibilgailuak Sartzeko Tasa eta Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa ordaintzeko epea zabaldu berri dute, urriaren 3ra arte.
Errenteriako Udalak jakinarazi berri du dagoeneko ordaindu daitezkeela zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak. Urriaren 3ra arte honako hauen ordainketak egin daitezke: Hondakinen Bilketagatiko Tasa, Ibilgailuak Sartzeko Tasa eta Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.
Helbideratutako ordain agiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira. Aldiz, ordain agiria helbideratuta ez daukaten zergadunek ZU! zerbitzuan edo lotura honetan egin ditzakete.
Udaleko iturriek gaineratu dutenez, urriaren 3aren ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
