Aiton Borda indartsu itzuliko da udako oporralditik
Datozen hilabeteotarako zenbait ekitaldi eta ekintza aurreikusi dituzte. Irailaren 5en zabalduko dituzte ateak berriro.
Hilaren 21ean egin zuten batzarra. Aiton Borda berriekin itzuli da udako oporralditik. Datozen hilabeteotarako aurreikusi dituzten zenbait ekintza eta ekitaldiren gaineko informazioa helarazi berri dute. Irailaren 19an hasiko dituzte bertako ohiko jarduerak; horietan izena emateko epea irailaren 5ean zabalduko dute, eta jarduerak hasi aurreko astearte eta ostegunero izango dira arduradunak izen emate horiek jasotzeko prest, 10:00ettik 11:30era, elkartearen egoitzan bertan.
Bestalde, irailaren 14an santakrutzetako ohiko bazkaria egingo dutela gogorarazi dute, Patxikuenen. Bertaratzeko bi autobus jarriko dituzte. 13:30ean atera eta 18:30ean itzuliko dira lezoarrak. Irailaren 7a izango da izena emateko azken eguna.
Bestetik, Aiton Bordako Elkar Olinpiadak egingo dituzte urri eta azaroan, era “denentzako” izango direla azaldu dute. Beraz, ez da aitzakiarik izango bingo, domino, mus, tute edota tokan aritzeko. Aurrerago emango dituzte argibide gehiago, baina iragarri dute olinpiaden sari banaketa Eguberrietan egingo dutela, herri bazkari batean.
