Hitzordu hirukoitza Mater museoarekin
Ostegunean arrain lonja bisitatzeko aukera izango da; larunbatean tailer berezia eskainiko diete familiei; eta igandean Alabortza ingurua garbituko dute, auzolanean.
Mater museoak hiru plan “guztiz ezberdin” proposatu ditu datozen egunetarako. Lehenik, ostegunean (hilak 24), arrain lonja bisitatzeko aukera eskainiko diete herritarrei, 5:50ean hasi eta 7:20ak inguruan bukatuko dute bisita gidatua. Bertan, arrainak zein bide egiten duen ezagutuko dute herritarrek, arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iristen den arte. 13 euro ordaindu beharko dira.
Larunbatean (hilak 26) ekoinfluencer bihurtzeko gakoak emango dizkiete familiei, tailer berezi batekin (12:00etatik 13:30era luzatuko dute).
Azkenik, igandean (hilak 27) itsas hondakin bilketa egingo dute, auzolanean. 11:00etan hasiko dira, Alabortza inguruan.
