Lagun bat hil da AP-8an, Errenterian
01:30ak inguruan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute Irungo noranzkoan. Hildakoaz gain, lau lagun Donostia ospitalera eraman behar izan dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi berri duenez, istripu larria izan da gaur goizalean AP-8an, Errenteria-Orereta parean. 01:30ak inguruan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute Irungo noranzkoan. Istripuaren ondorioz, lagun bat hil da (harrapatuta geratu da furgonetan), eta beste lau Donostiako ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu berri du.