Andonaegi birgaitzeko 5,6 milioi euro jaso ditu udalak
Kopuru hori dagoeneko onartutako 8 milioi euroko laguntzari batuko zaio, eta udaleko iturrien arabera, honen helburua izango da "auzoko bizitegi eraikinak birgaitzea, energia ez berriztagarrien gastua %30 murriztea lortzeko".
Teo Alberro alkatea, hitzarmena sinatzen. Pasaiako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailak eta Hiri Agenda Ministerioak hitzarmen bat sinatu berri dute. Honen bidez, 5,8 milioi euro jasoko ditu herriak Andonaegi auzoko “hiri birgaitze integralerako proiektua indartzeko” asmoz.
Kopuru hori dagoeneko onartutako 8 milioi euroko laguntzari batuko zaio, eta udaleko iturrien arabera, honen helburua izango da “auzoko bizitegi eraikinak birgaitzea, energia ez berriztagarrien gastua %30 murriztea lortzeko”. Gainera, diru horren zati bat auzoaren urbanizaziorako ere baliatuko dutela aurreratu dute.
Datozen asteetan jakinaraziko dute nola egin behar dituzten eskaerak eragindako bizitegi eraikinetako erkidegoek, oinarriak lantzen ari da dagoeneko udala.
