Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Islandian porturatuko da Albaola

Euskal Zentro bat zabalduko dute aurki Islandian, eta proiektura gonbidatu dute Albaola, "ontzigintzako euskal tradizioak partekatu eta alderatzeko".

Islandian dira dagoeneko Albaolako ordezkariak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2023/08/24

Islandiako eta Euskal Herriko marinelen historia partekatua babesten duen Basque Association in Iceland elkarteak Euskal Zentro bat zabaltzeko asmoa du Islandian. Djupavík herrian egingo dute, Euskal Herritik Islandiara joaten ziren marinelekin lotura estua duen herri horretan hain zuzen. Esaterako, 1615ean zenbait euskal baleontzi hondartu ziren inguru horretan.

Bada, Albaola zentro horren sorreran parte hartzera gonbidatu dute, “Europako bi nazio txikiren historia, Euskal Herrikoa eta Islandiakoa, eta itsasoarekin duen lotura ospatzeko asmoz.”. Horrez gain, harreman berriak eraikitzeko, publiko berrietara iristeko eta euskal itsas historia balioan jartzen jarraitzeko asmoa ere badu proiektuak.

Balea txalupak eraikitzeko eta erabiltzeko Albaolak duen esperientzia eta ezagutza eskainiko dituzte Pasaiako ordezkariek. Hiru zeregin nagusi izango dituzte Albaolakoek. Lehenik, bi eguneko sinposioa antolatuko dute Albaola Faktorian (urriaren 16 eta 17an), partzuergoko bazkide, ontzigile tradizional eta historialariekin, “ontzigintzako euskal tradizioak partekatu eta alderatzeko”.

Bigarrenik, prestakuntza intentsibo bat antolatuko dute, Islandiako zenbait ontzigile tradizionalek bale txalupak eraikitzen ikas dezaten. Pasaian egingo dituzte saioak. Helburua, Islandiako arotzek Djupavík Euskal Zentro berrian euskal baleontzi bat eraikitzea da.

Azkenik, Albaolako zuzendari zientifiko Xabier Alberdik bale txalupa horren eraikuntzari lagunduko dion erakusketaren edukiak gainbegiratuko ditu eta itsas historia partekatuaren kapitulu garrantzitsu horren gaineko ezagutza historikoa partekatuko du. 

Albaolako ordezkariak Islandian daude egunotan, Djupavík erakusketa gunea bisitatzen. Horrez gain, eman beharreko hurrengo urratsak ere  zehaztuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.