Kalistenia praktikatzeko pista berria inauguratu dute Iztietan
Indar fisikoa, malgutasuna, arintasuna edo koordinazioa lantzeko gailuak jarri dituzte, herritarrek doan eta modu autonomoan erabil ditzaten.
Errenteriako Udalak jakinarazi berri duenez, kalistenia praktikatzeko pista berria du Iztietak, dagoeneko erabilgarri da. Hiltegi zaharraren ondoan eraiki dute.
Gorputzeko pisu berarekin egiten diren ariketa fisikoak jasotzen ditu kalisteniak. Indar fisikoa, malgutasuna, arintasuna edo koordinazioa lantzeko gailuak jarri dituzte, herritarrek doan eta modu autonomoan erabil ditzaten.
Zehazki, zortzi ariketa baino gehiago egiteko aukera ematen du pista berriak. 16 kirolarik erabil dezakete aldi berean.
Obretarako 23.500 euroko inbertsioa egin du udalak.
