Cirizako aparkalekuan zenbait plaza libre utzi beharko dira, bi astez
Aparkalekuaren ondoko pabiloia botatzeko lanak hasiko dituzte datozen egunetan. 15 aparkaleku utzi beharko dira libre.
Pasaiako Udalak jakinarazi du Cirizako aparkalekuaren ondoko pabiloia botatzeko lanak hasiko dituztela aurki, eta ondorioz, ezingo direla bertako zenbait plaza erabili. Hala, pabiloitik gertu dauden 15 aparkalekuak libre utzi beharko dira astelehenerako (hilak 28), bi astez.
Ostiralean (hilak 25) hesituko dute eremua, eta ibilgailuak astelehenerako erretiratu beharko dira, 6:00ak baino lehen.
