Musika elektronikoak Juanba Berasategi aretoa hartuko du iraileko lehen asteburuan
Xantixa taldeak bi eguneko topaketa antolatu du irailaren 1 eta 2rako, Oarsoaldeko Elektronika Topaketa titulupean.
Musika elektronikoaren zaleak adi egon daitezela, hitzordu bikoitza izango baitute hurrengo asteburuan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Xantixa taldearen egitasmoz, Oarsoaldeko Elektronika Topaketa egingo dute, dantzan hasiko dute hilabete berria pasaitar eta ingurukoek.
Ostiralean (irailak 1) techno kulturaz ariko dira, eta tailer bat egitea ere aurreikusi dute. 18:00etatik 21:00etara ariko dira.
Larunbatean (irailak 2) berriz, festa izango da nagusi. 18:00etatik 21:00etara Oarsogroove-k dantzan jarriko ditu bertaratutakoak, eta 21:00etatik aurrera berriz, Urtzi KL, Future Tragedy, Marko Ferrer eta Galinhez igoko dira oholtzara.

