Trintxerpeko Araneder kalean aparkaleku berria ireki dute
Aparkaleku berriak 90 metro inguruko luzera du eta 17 plaza.
Gaurtik (hilak 25) aurrera, aparkaleku berria izango dute erabilgarri Trintxerpeko auzotarrek. Udalak Araneder kalean parking berria egin du, 17 plaza ditu orotara.
Aparkaleku berriak 90 metro inguruko luzera du eta bertan 2,2×5 metroko 16 plaza eta mugikortasun urriko pertsonentzako 2,2×6 metroko plaza bat egokitu dituzte.
Oinezkoentzako 4 metro inguruko zabalera duen bide bat jarri dute. Azkenik, irteerarik gabeko kalea denez, bukaeran bira emateko gune bat margotu dute.
